“Herrigintzak bakarrik ezin du, estatua behar dugu”

  • "Euskaldunak arrisku bezala ikusten gaituzte mundua txuri beltzean ikusten dutenek".

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko abenduaren 28an - 09:22
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Kutxi-kutxi, marilutxi!

Norena ote esaldi hori, Joxe Mari Agirretxerena edo Porrotxena? Gaurkoan, Hizpidean, biak izan ditugu gurekin, eta horren ohikoak ez diren euskarari lotutako galderak egin dizkiegu.

Nolako hizkuntza kudeaketa du Porrotxek adibidez gurasoekiko muxu-bitaminak banatzen dituenean? Eta Joxe Marik?

Porrotxek nahiz Joxe Marik esan digute euskaldunak direla eta euskaraz bizi direla. Horretarako, Porrotxek esamolde motzak, keinuak eta irriak erabiltzen ditu baliabide bezala.

Gainera, gure herritik eta hizkuntzatik jarduteko beharra azpimarratu digu Joxe Marik eta kultur industrian euskaldunok hori lortu dugula azaldu digu, bertsolariak, idazleak, musikariak eta antzerkigileak adibidetzat jarriz.

Horrekin batera, euskararen koloreak errespetatuak izan daitezen, irriz baina sendotasunez jarduteko deia egin digu.

Amaitzeko, pailazoen kultur ekoizpenek ikastetxeetan izan dezaketen baliagarritasunaz galdetuta, Porrotxek adibide konkretu bat ekarri digu: borobilean kantak eskaintzen dituen aukerak aipatu dizkigu baliabide bezala.

 

 


Euskara kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...