Herri eta hirietako animaliak deskubritzea, KaleNaturaren aurtengo erronka

  • Etxe azpiko lorategian, parkean, paretetako arrakaletan, erreka ondoan… dauden txori, intsektu arrain, ugaztun eta oro har animalietan arreta jartzea eta horiek ezagutu, izendatu eta argazki bidez partekatzea jarri du helburu KaleNaturaren bigarren edizioak.


2022ko maiatzaren 03an - 13:19
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Guraso.eus eta Txatxilipurdi elkarteak antolatutako ekimenak landareei eman zien iaz protagonismoa, eta aurten animaliak jarri ditu lehen lerroan. “Azken hamarkadetako herri ereduak naturgune zirenak porlanarekin tapatuz herri eta inguruetako bizitza gutxitu duen arren, badira oraindik ere bisitatzen gaituzten txoriak, herrietako txoko ezkutuetan dauden animaliak, bizi irauten duten intsektuak edo erreketan ugaltzen diren arrainak”.

Maiatzaren 31ra arte, auzo, herri eta hirietan aurkitutako animaliei argazkia atera eta izendatzera animatu dute jendea. Whatsapp edo Telegram bidez (688 724 205) eta emailez (komunikazioa@txatxilipurdi.eus) bidali daiteke argazkia.


Eguneraketa berriak daude