Herri Elkargo bakarra osatzeko lehen baldintza lortu da: biztanleriaren erdia alde

  • Ipar Euskal Herriko Elkargo Bakarra lortzeko lehen langa gainditu dute aldekoek: Biztanleriaren erdiak baietza eman du, Nafarroa Behereko Aiziritze herriak asteazken arratsean aldeko boza eman ondoren.


2016ko apirilaren 28an - 13:27
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Prefetak jarritako lehen baldintza bete da dagoeneko: 149.390 biztanleri kopurua gainditzea.

Horrez gain, 158 herrien erdiek ere proiektuaren alde egin behar dute. Orainokoan, 82 herriko etxeek bozkatu dute: 64k alde eta 19k aurka. 79ra heldu behar dute.

Prozesuaren hasieran, udalerri guztiek apiril amaierarako erabakitzea espero bazen ere, horietako askok ez du bozkatu oraindik. Nahitaez, maiatz amaierarako egin beharko dute.

Ongi bidean, proposamenaren aldeko herrien kopurua ere nagusituko da, iragan udazkenean lotesle ez zen bozaldietan halaxe izan baitzen.

Batera plataformako eledun Nikolas Blainek honela erran du azken bozaldia ezagutu ondoren: “Lehen bi baldintzak lortu bezain laster, prozesua bururaino eramateko eta Herri Elkargoa osatzeko eman beharreko pausoak aztertuko ditugu”.


Euskal Hirigune Elkargoa kanalean gehiago
2023ko martxoaren 15
Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...