Hernaniko Koordinadora Feministak, azken urteetan Hernaniko gizon gazte batek eragindako erasoen berri jaso izan du, eta jakinarazi du «dagoeneko 3 eraso sexual oso larriren berri» izan duela. Hau guztia salatzeko, ostegun honetarako kontzentrazioa antolatu da, 19:00etan.
Azken urteetan, Hernaniko Koordinadora Feministak gizon gazte batek eragindako «erasoen berri» jaso izan du, eta gainera, jakinarazi du, «3 eraso sexual oso larriren berri» izan duela, eta horietako bat «denboran errepikatua, eta ondorioz emakumeari itoaldi haundiagoa sortu diona».
Hori horrela, Hernaniko Koordinadora Feministak eraso hauen aurrean «haserrea» adierazi nahi izan du. Eta mezu hau helarazi du: «Eraso sexualez zabaltzen den irudia da gauean, etxera bidean bakarrik goazela gizon ezezagun batek egindakoa. Baina errealitateak erakutsi digu, hori ez dela horrela, erasotzaileak gure komunitateetakoak direla, aurretik ezagutzen ditugu, gure gertukoak, ingurukoak, gure familiako kideak, koadrilakoak, militantzia kideak, eta ez gauez, izkina ilun batean agertzen diren mamuak. Erasotzailea ez da Txotx garaian etorritako gizon bat, edota kanpotik Hernanira bizitzera etorritakoa, ezta gau batean Hernanitik pasa zen ezezagun bat ere. Baizik eta, gure komunitateko kide bat, erasotu dituen emakumeek aurretik ezagutzen zuten pertsona hori, gerora, beraiengandik gertu egon izan da, haien ezinegona areagotuz».
Hori horrela, erasoei aurre egitea «guztioi dagokigun zeregina» dela azaldu du, izan ere «erasoak ez dira gertatzen erasotzailea munstro bat delako, baizik eta sozialki toleratzen eta, askotan, ezkutatzen direlako. Horrexegatik, erasotzailea gertukoa denean, salatzea, aurre egitea eta hartu beharreko neurriak hartzea ere gehiago kontatzen da. Era berean, azpimarratu nahi dugu, indarkeria matxista gure jendartean indarrean dauden genero harremanen ondorioetako bat dela, eta dugun arazo sozial larrienetariko bat ere bai».
«Prozesu bat jarri dugu martxan»
Hernaniko Koordinadora Feministak jakinarazi du, «erasotutako emakumeen osatze eta erreparazioa helburu, eta erasoak berriz ez gertatzeko xedez, emakumeek eurek adierazitako beharretatik abiatuta, prozesu bat jarri dugula martxan, erasotzaileari hainbat betebehar eta eskakizun exijituz. Prozesuaren jarraipen bat egingo da, halaber».
«Haserre» daudela helarazi nahi izan dute, «amorratuak eta prozesua berriro ez gertatzeko neurriak jorratzen ari garen arren, gertatutakoa publikoki eta kalean salatu nahi dugu. Ez bada esaten, badirudi ez dela existitzen, eta bai, Hernanin eraso sexualak gertatzen dira, gure komunitateetan pairatzen ditugu, eta gure ingurukoak dira erasotzen gaituztenak. Ez ditugu onartuko, ez gara isilik geratuko!».
Hori guztiagatik, Hernaniko Koordinadora Feministak gure herrian gertatutako eraso sexualak publikoki salatzeko deialdia zabaldu du, eta «parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu».
Ostegun honetan, guzti hau salatzeko, kontzentraziorako deia egiteaz gain, bertaratzeko deia luzatu dute, arratsaldeko 19:00etan Tilosetan.
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]