Hernaniko sei gazte absolbitu ditu Auzitegi Nazionalak

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu epaiaren zai zeuden Hernaniko sei gazteak. Segiko kide izatea egotzi zieten, eta beraz, ETAko parte izatea. Iñigo Alzelai, Aitzol Arrieta, Egoitz Balerdi, Jon Ezeiza, Asier Olano eta Ekhi Oñate dira absolbituak.


2012ko abenduaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Epaiketa berean akusatuta zeuden beste lau gazteren kontrako akusazioa kendu zuen fiskalak irailaren 28an: Mikel Garcia, Antton Zabala, Txaber Zabaleta eta Ekaitz Telleria. Beste seik epaiaren zain jarraitzen zuten eta gaur jakin denez, horiek ere libre geratuko dira.

Akusatutako gazteek epaiketan deklaratu zutenean torturak salatu zituzten eta euren aurka egindako salaketak gezurtatu.

Gaur absolbitu duten Aitzol Arrieta gaztearen testigantza jaso zuen lehen pertsonan Irati Sarasua kazetariak, Beste Ni blogean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
2025-10-16
Aimar Uribesalgo Esoterismorik gabe, iraultzarik ez
"Artaldekeria eta antiartaldekeria dependentzia bera dira"

Eguneraketa berriak daude