“Hendaye en commun” (PCF): hendaiar frantximanten hautagaitza

  • Jean-Luc Melenchon buruzagiaren France Insoumisek ez du bere burua ezkutatu, Melenchonen antzera, arras oilar harroa izaki. Hendaye en commun hautagaitzak ez du ere euskararekiko daukan jarrera jakobinoa dismutatu. Egiari zor, hauteskundeek badute alde baikor bat. Bozak jokoan direnean, maskarak erortzen dira.


2020ko martxoaren 13an - 16:41
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

France Insoumisek (FI) ez du Hendaian hautagaitza osatzea lortu. Hartara, horretan, FIk “hautagaitza herritarra” sortzeko aukera izan ez delako, hala omen,  Alderdi Komunistak aurkeztutako zerrendaren alde bozkatzera deitu dutek.

Laurent Toriol da aipatutako zerrendaburua. Eskuetan daukat kanpainako propaganda trakta: Laurent Tariol 52 ans. Retraité. (PCF). Bejondeiala, pentsatu diat. Tira, ez da posta honen zioa inor juzkatzea.

Bai ordea, Hendaye en comun delakoa. “Hendaia guztien artean” dio bere esloganak. Euskaraz bai! Ez dira arras kontra, euskararen kontra, diot. Kanpaina… kanpaina duzu. Durable et Équitable ere diote. Komunistak baitira.

France Insoumisek  bi arrazoi omen ditu Hendaye en commun zerrendaren alde egiteko:

Lehena: Hendaye en commun-ek hendaiarren eguneroko beharrak aintzat hartzen ez dituen Euskal Elkargoaren kontra argi eta garbi ari delako.

Bigarrena: Hendaye en commun-ek bertako Herriko Etxeak “izaera komunitarista duen eskualde hizkuntza baten hezkuntza egitasmoa garatzen duen ikastola eskola pribatuari” herriko eskolaren eraikina “opari gisa” utzi izana argiki kritikatu duelako.

Horrekin aski. Igandean boza ematera joanen gara hendaiarrok. Argipen gehiago kazeta.eus-en.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.