Hendaiako atxikitze zentroa irekirik atxikitzearen alde ebatzi du Paueko auzitegiak

  • Etorkinak laguntzen dabiltzan abokatuek egin eskaera errefusatu du Paueko auzitegiak irailaren 28 honetan. Hori horrela, papergabeen atxikitze zentroa ez dute hetsiko.


2021eko irailaren 30an - 09:19
Azken eguneraketa: 11:38

Hendaiako atxikitze zentroa irekirik atxikitzearen alde ebatzi du Paueko auzitegi administrazioak. Etorkinak laguntzen dabiltzan abokatuek zentroa hesteko hainbat eskaera luzatu zituzten, irregulartasun anitz daudela azalduz. Tartean, irailaren 19an zentroko logela batean piztutako sua.

Auzia irailaren 27an buruturik, biharamunean jakin zen epaia. Aspaldian dabiltza Hendaiako atxikitze zentroko bizi baldintza gogorrak salatzen etorkinen alde borrokan dabiltzan elkarteak. Baina egoera ez doa hobetuz, alderantziz.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Migratzaileei laguntzeagatik gutxienez 117 pertsona auzitara eraman dituzte Europan 2023an

Pertsona migratzaileak laguntzea kriminalizatzen duten politikak nagusi dira Europar Batasunean, eta hori egiteagatik auzitara eraman dituzten pertsonen kopuruak errekor berria ezarri du 2023an: gutxienez 117.


Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


Eguneraketa berriak daude