Etorkinak laguntzen dabiltzan abokatuek egin eskaera errefusatu du Paueko auzitegiak irailaren 28 honetan. Hori horrela, papergabeen atxikitze zentroa ez dute hetsiko.
Hendaiako atxikitze zentroa irekirik atxikitzearen alde ebatzi du Paueko auzitegi administrazioak. Etorkinak laguntzen dabiltzan abokatuek zentroa hesteko hainbat eskaera luzatu zituzten, irregulartasun anitz daudela azalduz. Tartean, irailaren 19an zentroko logela batean piztutako sua.
Auzia irailaren 27an buruturik, biharamunean jakin zen epaia. Aspaldian dabiltza Hendaiako atxikitze zentroko bizi baldintza gogorrak salatzen etorkinen alde borrokan dabiltzan elkarteak. Baina egoera ez doa hobetuz, alderantziz.