Abeslari turkiar bat hil da 288 eguneko gose grebaren ostean

  • 28 urteko aktibistak 288 egun zeramatzan gose greban, salatzeko Erdoganen Gobernuaren jazarpen politikoa, sarekada kulturalak eta kontzertuak emateko bere taldeak zuen debekua. Preso politikoak askatzea ere aldarrikatzen zuen gose grebaren bidez.


2020ko apirilaren 3an - 16:38
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Boleken eskaerak ez ziren betetzeko hain zailak. Recep Tayyip Erdoganen alderdiaren faxismoak eragin du bere heriotza”, salatu dute abeslariaren taldekideek. Grup Yorum izena du musika taldeak eta beste kideetako bat ere gose greban da: Ibrahim Gorcek.

Abesti iraultzaileak

1985ean sortu zuten taldea eta 90eko hamarkadan arrakasta lortu zuten Turkian. Folklore kurdua eta turkiarra uztartuz, mezu aldarrikatzaileak dituzte beraien abestiek, Ankarako politikak edota gentrifikazioa kritikatuz.

Turkiako Gobernuaren arabera, DHKP-C alderdiari lotutako musika taldea da eta alderdi hori talde terrorista gisa izendatua du Gobernuak. Horregatik, kontzertuak ematea debekatua du Grup Yorumek.

 


Irakurri gehiago: Turkia Nazioartea Asia
Turkia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.