Helburua lortu dute, Madrilgo emakumeek gose greba bukatutzat eman dute

  • Alderdi politikoek bermatu diete genero indarkeriaren aurkako azpibatzordean ordezkaritza izango dutela.


2017ko martxoaren 8an - 13:23
Bart gauean greba bertan behera utzi zuten.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

26 egun egin dituzte gose greban lau emakumek (beste lauk osasun arazoengatik utzi zuten) eta azken egunetan hamar emakume eta gizon bat gehitu ziren taldera. Bart gauean greba bertan behera uztea erabaki dute, helburua bete dutelakoan. PPk eta PSOEk bermatu diete haiek proposatutako 25 puntuak aurrera ateratzeko lan egingo dutela, emakumeok genero indarkeriaren aurkako azpibatzordean egongo direla eta urtebeterako lantaldea osatuko dutela. Gainerako alderdi politikoek proposamenarekin bat egiteko interesa erakutsi dute, grebalarietako batek adierazi duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude