Nafarroako baratzeetan aritzeko traba ugari

  • Espainiako Gobernuko Nafarroako ordezkaritzak oharra bidali die udalei. Bertan adierazitakoaren arabera, nekazariek beren herrietan edo albokoan dauden baratzeetara joan ahalko dute, "betiere elikagai hori biziraupenerako ezinbestekoa bada".


2020ko apirilaren 22an - 09:33
Baratze bat. Argazkia: La Tercera.

Apirilaren 21ean onartu dute Nafarroan nekazariek beren baratzeetako elikagaiak jasotzea. Sinadurarik gabe zabaldutako dekretu bidez helarazi die neurria Espainiako Gobernuko ordezkaritzak, eta baldintza zorrotzak jarri ditu: hala nola, baratzean jaso beharreko janaria “biziraupenerako derrigorrezkoa” dela erakustea, herrian bertan edo albokoan izatea, edota ortuaren jabetza ziurtatzea. Astean bitan soilik joan ahalko dute baratzera.

Neurri hori bera ezarri du Espainiako Barne ministerioak beste zenbait autonomia erkidegotan, Aragoi eta Errioxa kasu.

Autokontsumorako baratzera joatea ez dago baimenduta oraindik

Nafarroako Udaltzainek adierazi dute idatzi hau ez dela behar bezain argia, eta idatzi honek azpimarratzen du "autokontsumorako baratzeetara joatea ez dagoela oraindik baimenduta, modu orokorrean".

Baita ere esaten du udaltzainek informazioa eskatu ahalko dutela "egiten ari diren baratzeko lanei buruz", eta zein lan zehatz egin daitezkeen eta zein ez zehaztu gabe utzi du idatziak.

Kutsatzeak saihesteko baratzera bakarka joan beharko dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude