ELB

Hegazti gripearen kudeaketa "porrota" dela salatu du ELBk eta mobilizazioa deitu du

  • Kanpoan hazten diren hegaztiak hiltzea da Frantziako Gobernuak darabilen estrategia, hegazti gripeari aurre egiteko. Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) ohartarazi du estrategia hori antzua dela eta etxalde txikiek ez dituztela kudeaketa txarraren ondorioak pairatu behar. "Etxaldeen eta hazkuntzen industrializazioa gelditu behar da", adierazi du eta mobilizazioa deitu du urtarrilaren 29rako, Donapaulen.


2022ko urtarrilaren 25an - 08:47
Azken eguneraketa: 10:11

Azken sei urteetan hegazti gripeen kirisiak biderkatzen ari direla azaldu du Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB). Aurtengo kasuan, Frantziako Gobernuaren estrategia da kanpoan hazten dituzten hegaztiak hiltzea, hegazti industria handiak iraun dezan, noski, hegaztiak pabilioi handietan kaiolatuta. ELBk ohartarazi du, "maleruski", errealitateak erakutsi duela estrategia hori ez dela eraginkorra: "Kabalen zerratzeak eta hegaztien hiltze prebentiboek ez dute birusaren hedapen kontrola ezina saihetsi".

ELBk salatu du Lohitzuneko herrian arriskuan dela hegaztien kanpoko hazkuntza egiten duen etxalde txiki bat: "Modelo industrialaren harat-hunatek eta etxaldeetan ibiltzen diren pertsonek dute kanpoko hazkuntza etxalde ttipi hau mehatxatzen!".

Urtarrilaren 29an Donapaleun mobilizazioa

ELBk urtarrilaren 29rako mobilizazioa deitu du, hegazti gripeen gaian honakoak salatzeko: Frantziako Gobernuaren politika sanitarioaren "porrota", industrializazioaren kalteak eta kanpoko hazkuntzan ari diren laborariak egoera larrian jarriak direla. "Etxaldeen eta hazkuntzen industrializazioa gelditu behar da, laborariek ez dituzte errepikatzen ari diren krisi hauen aintzinean egina den kudeaketa txarraren ondorioak pairatzen ahal".

Mobilizazioa 14:00etan hasiko da Merkatu Plazan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ELB
Espekulazioaren kontra errepideak moztu dituzte Donibane Lohizunen eta Baionan

Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu dituzte. Ostia sarea, ELB, Lurzaindia eta Senperetarren Kolektiboak... [+]


Senperen okupaturiko etxearen erosle Adam enpresaren jarrera salatu dute

Donibane Lohizuneko Adam makarroien enpresa ezagunaren jabea da eroslea. Elkarretaratzea burutu dute bere denden aitzinean, baina saltokiak itxirik kausitu dituzte, protestaren berri ukanik ateak lehenago itxirik jabeak. Astearteaz geroztik dabiltza Senpereko etxea okupatzen,... [+]


Hegazti gripeaz Frantziako Gobernuak egin duen kudeaketa salatu du ELBk

Animalien osasunaz arduratzen den DDPP departamendu mailako zerbitzuak Pauen dituen bulegoak okupatu dituzte ekainaren 8an, ELBk eta Biarnoko Modef eta Confederation Paysanne sindikatuek ere. Poliziak kanporatu ditu.


2023-06-02 | Euskal Irratiak
Hegazti kutsatuak Behe Nafarroara ekartzearen lanjeraz ohartarazi du ELBk

ELBk berriz ere bere arrangurak agertarazi ditu hegazti gripeari begira. Euskal Herriko Laborarien Batasunak jakitera eman duenez, iragan hiru asteetan 70 kutsadura kasu aitortu dira Aturri arroko etxaldeetan, horietatik 50 Gersen, hemezortzi Landetan eta bi... [+]


Akitania Berriak artzaingoaren sustengatzea uzten ote du?

2022ko uztailaren 8an Akitania Berria eskualdeak mendiari eta artzaingoari lotu 2023ko proiektu deialdiak aurkeztu zituen . Aldaketen artean bortuetan tropen zaintzeko laguntza atxemaiten da, orain arte «7-6-B Bortuko eremuen balorizatzea» izenarekin zena eta oraitik... [+]


Eguneraketa berriak daude