Hauteskundeetara so: lau urteko euskaraldia


2022ko abenduaren 06an - 08:16
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2022ko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean

Euskararen Nazioarteko Eguna dugu gaurkoa. Pozik gaude, Euskaralditik indarberrituta atera berri garelako. Hauspotuta gaude eta ondo dago: noizean behin denok behar dugu goraldia; euskaldunok, zer esanik ez.

Eta orain? Zer dagokigu, beste urte bi itxarotea kaleak berriro ere gureak izan daitezen? Hamar egunerako gure? Benetan dugu nahikoa?

Sei hilabete barru udal hauteskundeak izango ditugu Hego Euskal Herrian. Udalak eta aldundiak aukeratuko ditugu, baita Nafarroako Gobernu berria ere. Gugandik gertuen dauden erakundeak, beraz.

Eta? Ausartuko ote gara Euskaraldia lau urte eta erdiz luzatzera?

Hauxe dugu aprobetxatu beharreko momentua. Sei hilabete barru, gertu-gertuko erakundeak aukeratzean, hurrengo lau urteetarako politikak zehaztuko dira, baita hizkuntza-politika ere neurri batean.

Eginkizuna erraza da: euskaltzaleok (eta euskararen normalizazioaren alde dauden alderdiek) gutxienekoak hitzartu behar ditugu.

Zein dira gure gutxieneko horiek? Zer adostu dezakete aipatutako alderdiok, gainerako lubakietatik gaindi?

Horiexek proposatzera gatoz bada gure xumean, alderdi euskaltzaleen arteko gutxieneko adostasunerako oinarriak:

  • Gure erakundeetako buruzagiak (alkateak, ahaldun nagusiak, Nafarroako lehendakaria) euskaldunak izango dira. Eta euskaldunak %50 diren udalerrietan, zinegotzi guztiak ere euskaldunak. Ados?
  • Herritarrok (zuk, nik, denok) hizkuntza ofiziala aukeratu ahal izango dugula bermatuko da herriko eta herrialdeko administrazioarekin harremanetan jartzean. Ados?
  • Euskarak behar du bultzada, ez beste ezein hizkuntzak, oraindino ere euskara delako hizkuntza gutxitua gurean. Ados?
  • Bultzada horrek orohartzailea behar du. Hau da:
  1. Eskola ez denez nahikoa, haur eta gazteentzako eskolaz kanpoko jarduera publikoak euskara hutsez eskainiko ditugu herritar gehienak euskaldunak diren udalerrietan. Beste udalerrietan, euskarazko eskaintza gaztelerazkoaren parekoa dela ziurtatuko dugu. Ados?
  2. Gertu-gertuko erakunde horietako egunerokoan, euskarari emango diogu lehentasuna. Ados?
  3. Hauteskunde-kanpainarako programan, nork bere udalerriari (edo herrialdeari) egokituriko konpromisoak hartuko ditu euskararen arloan. Konpromiso egingarriak baina, aldi berean, euskaldunontzat esanguratsuak eta bermedunak izango direnak. Ados?
  4. Konpromiso horien betetze-maila udalerriko eragile euskaltzaleekin batera egiaztatuko dugu: elkarrekin zehaztuko dugu programan jasotakoa behar bezala betetzen ari ote garen. Ados?
  5. Euskaraldiaren zain geratu barik, erabileraren aldeko kanpainak egingo ditugu udalerri guztietan. Eta gure eledunen eguneroko praktika eredugarria izango da. Ados?
  6. Udalerri ez euskaldunetan, ezagutza guztion eskura eta doan egongo dela ziurtatuko dugu. Ados?

Euskaraldiak boteretu egin gaitu, eta ondo dago. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen ari gara, eta hori ere ondo dago. Badaukagu zer ospatu eta badauzkagu indartsu sentitzeko arrazoiak ere.

Ordainean, orain, indartsu sentitzen garen honetan, indar hori ekinean jarri behar dugu. Sei hilabete barru, euskaldun askok eta askok botoa emango dugu. Nork bere hautua egingo du. Baina… gure botoa jaso dezatela hizkuntzaren alorrean gutxieneko partekatu batzuk beteko dituzten alderdiek. Ados?

Patxi Salaberri, Mikel Basabe, Pako Sudupe eta JJ Agirre

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude