Hauteskundeak errepikatzea, faxistentzat mesedegarri

  • PSOE lehen baino ahulxeago atera da Espainiako hauteskundeen errepikapenetik hiru diputatu galduta eta azaroaren 10eko bozek Vox-eko faxisten gorakada handia ekarri dute: hirugarren indarra dira dagoeneko.


2019ko azaroaren 11n - 00:33
Santiago Abascal eta Javier Ortega Smith Vox alderdi neofaxistako kideak azaroaren 10eko emaitzak ospatzen.

Pedro Sanchezi ez zaio jokaldia ongi atera: azaroaren 10eko hauteskunde hauek deitu zituenean, helburu argi samar bat zeukan, botoen %30era iristea eta Espainiako Estatuko alderdi nagusi gisa bere posizioa indartzea. Ez du lortu, PSOEk azken hauteskundeetako emaitzen antzekoak lortu baititu azaroko errepikapen honetan. Galera txiki bat izan du gainera: 123tik 120ra pasa da.

Zazpi diputatu galdu ditu Unidas Podemos koalizioak eta berriz ere eskua luzatu dio PSOEri gobernu aurrerakoi bat osatzeko –aukera hori baztertu ondoren deitu zituen Sanchezek hauteskunde hauek–, baina ez dirudi aukera hori gauzatuko denik, baldintzak hobeak zirenean koalizioan gobernatzeko izan ziren arazoak ikusita.

Nobedade nagusiak, baina, Kongresuko eskuin aldean izan dira: PP indartuta atera da boz hauetatik, apirileko 66 diputatuetatik 88raino igo baita. Baina gorakada handiena Vox alderdi neofaxistak eman du: apirilean 24 eserleku eskuratu zituen Santiago Abascalen alderdiak apirilean, bikoitza baino gehiago izango du orain. Emaitza horiekin eskuin mutur indartsuenetako bat daukan Europako estatua bihurtu da Espainia.

Bi hazkunde horiek gau honetako galtzaile handienaren kontura izan direla pentsa liteke: Ciudadanos alderdia, bipartidismoa kolokan jarri zenean Espainiako botere ekonomikoek hauspotu zuten alderdia, 57 diputatu edukitzetik 10 edukitzera pasa da eta gaueko galtzaile handiena bihurtu da. Albert Rivera alderdiko buruzagiak ezohiko exekutiba deitu du astelehenerako, emaitza eskasak kontuan hartuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskundeak 2019 (A10)
2019-11-17 | Inma Errea Cleix
Politikariak gu gara

"Politikari guztiak berdinak dira”. Esaldi hori aditzen dudan bakoitzean, egonezinak kolpatzen nau. Norbaitek bere burua apolitikotzat jo edo munduko hiritar gisa aldarrikatzen duela entzunda nabaritzen dudan egonezin berak.  

Beste klase bateko erranaldiekin... [+]


Syriza sindromea

Ez da harritzekoa, kanpaina honetan, Syriza greziar alderdiaz eta Tsipras lehendakari ohiaz aipamen batere ikusi/entzun ez izana, nahiz eta pisu handia izan duen, nik uste, greziar eskarmentu hark. Nahita ahazturik jendearen aurrean, baina presente, oso, kanpaina diseinuetan... [+]


2019-11-17 | Juan Mari Arregi
Pentsioak eta berdintasuna blindatu

Azaroaren 10eko Espainiako hauteskundeetan jaurtitako promesak betetzeko ordua iritsi da.


Eguneraketa berriak daude