Haurrek ez dute maskararik jarri beharko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetako patioetan

  • Goiz honetan Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak egindako bileratik atera da aldaketa. Nafarroan ia neurri murriztaile guztiak bertan behera geldituko dira otsailaren 15ean eta Ipar Euskal Herriari dagokionez, txerto pasaportea "martxo bukaeran edo apiril hastapenean" kendu nahi luke Frantziako Gobernuak. Arratsaldean biltzekoa da Labi batzordea.


2022ko otsailaren 10an - 13:28
Azken eguneraketa: 14:56
Dani Blanco

Haurrek ez dute maskararik jarri beharko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetako patioetan. Horra Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak goiz honetan harturiko erabakia.

Espainiako Ministroen Kontseiluak asteartean utzi zuen bertan behera kalean maskara jantzi beharra agintzen zuen murriztapena. Horren ondorioa da gaurko erabakia. Espazio publiko itxietan derrigorrezkoa izaten segitzen du haatik.

Pandemia garaiko hezkuntza protokoloen eraginkortasunaz, umeei ezarritako neurriez eta ikastetxeetako lan kargaz galdetu dio ARGIAko Mikel Garcia kazetariak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari. Hemen duzue elkarrizketa.

Arratsaldean biltzekoa da Labi batzordea, eta Eusko Jaurlaritzako iturriei fidatuz gero "funtsezko aldaketak" datoz.  Iñigo Urkullu lehendakariaren agerraldia iragarri dute, 20:00etarako. Orain arteko neurri nabarmengarrienak dira ostatuak beranduenik 01:00etan itxi behar direla, tokien edukierak %60aren langa ezin duela gainditu, gehienez hamarreko taldeak elkar daitezkeela, eta ostatuetako barran ezin dela kontsumitu.

Nafarroan ia neurri guztiak bertan behera, Ipar Euskal Herrian beti berdin

Nafarroari dagokionez, neurri murriztaile ia guztiak bertan behera geldituko dira otsailaren 15ean. COVID ziurtagiria ez da beharrezkoa izango leku itxietara sartzeko, eta ostatuek ohiko ordutegia berreskuratuko dute astelehenean. Maskara eremu itxietan baino ez da erabili beharko. Kirol ekitaldiei dagokienez, kanpoaldekoetan %75etik %85era igoko dute edukiera, eta, eremu itxietan jokatzen diren partidetan, %50etik %75era. Oraindik ezin izango da zelaian jatekorik eta edaririk kontsumitu. Printzipioz, neurri horiek otsailaren 28an kendu behar lituzkete.

Ipar Euskal Herrian txerto-pasaporteak beharturik segitzen du. Hala ere, Frantziako Gobernuko bozeramaile Gabriel Attalek jakitera eman duenez, "martxo bukaeran edo apiril hasieran" bertan behera uzteko asmoa du gobernuak.

COVID-19 izurriaren bilakaera hobetu izanaren emaitza dira azken egunetako aldaketa hauek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude