Hasier Etxeberria zena omenduko dute eguazten honetan Elgoibarren

  • Begia zulotik erakusketarekin hasi ziren barixakuan Hasier Etxeberriaren omenez Elgoibarko Izarrak antolatu dituen jarduerak. Eguazten honetan, hilaren 21ean, Biba Hasier! ekitaldia egingo dute musika eskolako auditoriumean.

Begia zulotik erakusketaren inaugurazioa. Martxoaren 28ra bitartean egongo da ikusgai Kultur Etxean (argazkia: Barren).
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 21an - 11:56

19:30ean hasita. Hasier Etxeberriak gertuko izan zituen lagunak gonbidatu dituzte Biba Hasier! ekitaldira, tartean Mikel Hernandez Abaitua idazlea, Joxerra Gartzia idazle, kazetari, publizista eta unibertsitate irakasle izandakoa eta Oier Arantzabal Hasierren azken proiektua izan zen ZuZeu atariko kazetaria.

Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarrak ere azalduko ditu bere oroitzapenak. Ekitaldian, Etxeberriaren testuak irakurriko dituzte Urruzuno Literatur Taldean ibilitako elgoibartarrek eta zuzeneko musika jarriko dute Iban Urizar eta Aitor Nova herriko musikariek.

Hori dena eta gehiago ere izango da, baina, Hasier Etxeberriaren akorduan egingo den ekitaldia. Elgoibarko Izarrak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Etxeberriaren oroimenezko ekitaldira, "Hasier ez dugulako ahaztu, eta ez dugulako ahaztu nahi".

Barren-ek zuzenean emango du ekitaldia streaming bidez, barren.eus webgunean.

Erakusketa martxoaren 28ra arte zabalik

Joan den barixakuan inauguratu zuten Begia zulotik erakusketa Kultur Etxeko erakusketa gelan. Hilaren 28ra bitartean egongo da zabalik, eta bertan, Aitor Etxeberria, Edu Arrillaga eta Joxe Ramon Elortzaren lanak egongo dira ikusgai, denak ere Hasier Etxeberriaren testuek lagunduta.

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak eta Etxepe enpresak lagunduta antolatu ditu Biba Hasier zikloko jarduerak.

Gainera, Barren astekariak Hasier Etxeberriari buruzko gehigarri berezia argitaratu du azken zenbakian

Albiste hau Barren.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Otsoa dator!

Gizakiak istorio kontatzaileak gara, hainbeste, ezen esan ere egin daitekeen narrazio gaitasuna dela gizaki egiten gaituen ezaugarrietako bat. Kontakizunak behar beharrezkoak zaizkigu geure burua eta errealitatea eraikitzeko, eta bereziki aipatzekoa da ipuin klasikoek horretan... [+]


Uxue Alberdi. Hamarkada bi idazten (I)
Aulkitik aulkira, euli-giro eta Jenisjoplin, kontrako eztarritik dendaostera

Uxue Alberdiren lanari begira jarriko gara oraingoan. Lehenengo artikulu honetan helduentzako idatzi dituen ipuinak, eleberriak, saiakera eta kronika hartuko ditugu kontuan. Bigarren artikulu batean ilustratutako anekdotez, istorioez, filosofia liburuez eta idatzizko bertsoez... [+]


2024-02-12 | Jakoba Errekondo
Indi gaztainondoaren gerrateak

Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]


2024-02-06 | Estitxu Eizagirre
Gorka Setien idazlea hil da

Gorka Setien Berakoetxea poemagile hernaniarra hil da otsailaren 4tik 5erako gauean. Bost liburu idatzi zituen, irrati libreetako ahotsa izan zen eta gozo entzuten eta zaintzen zekien. 2019an autoedizioan argitaratu zuen bere poema liburu berriena, Naufragoen altzoa.


Eguneraketa berriak daude