argia.eus
INPRIMATU
Etxean dira Gazaren blokeoa apurtzen saiatzera flotillan joandako lau euskaldunak
  • Gaueko 23:30 pasatxo heldu dira Loiura Israelek Gazari ezarria dion blokeoa apurtzen saiatu den flotillan joandako lau euskaldunak. Dozenaka lagun eta senide zain zituzten aireportuan eta harrera beroa egin diete. Gazan egunez egun pairatzen jarraitzen duten genozidioa salatu dute.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2025eko urriaren 06a
Biobo Palestina

Israelek nazioarteko uretan bahitu eta bere herrialdera eraman ostean, zenbait egunez atxilo egon diren euskaldunak etxean dira: Itziar, Jotas, Karim eta Mikelon (ez dituzte abizenak eman nahi izan). Loiuko aireportuan harrera beroa egin diete dozenaka lagun eta kidek, nabarmen hunkituta iritsi diren ekintzaileei.

Nazioarteko beste ehunka ekintzaile ere beren etxeetara iristen ari dira eta aireportuetan ekintzaileek salatu dute kolpeak, umiliazioak, loaren galaraztea edo janaria eta ura ukatu dizkietela, besteak beste; nahiz eta fokua etengabe Gazan jarri behar dela etengabe gogorarazi.

Ikusi aireportura heldu diren unea bideoan.

Jarraian zenbait argazki, Bilbo-Palestinaren eskutik.

Albistea osatzen ari gara.