Hamasen buruzagia hil du Israelek, Netanyahuk baieztatu duenez

  • Mohamed Sinwar Gazako Hamaseko burua hilik agertu da, Israelgo armadak Gazan egindako bonbardaketa batean. Hamasek oraindik ez du baieztatu Sinwarren heriotza.


2025eko maiatzaren 28an - 16:39
Gazako bonbardaketa baten irudia. theglobalpanorama (CC BY-SA 2.0)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Benjamin Netanyahuk agerraldia egin du Israelgo Parlamentuan eta adierazi du Mohamed Sinwar Hamaseko Gazako burua hil dutela, Gazan egindako bonbardaketa batean. Hamasek, momentuz, ez du bere buruzagiaren heriotza baieztatu.

2024ko urrian hartu zuen buruzagitza Sinwarrek, anaiaren ondoren. Yahya Sinwar izan zen Hamaseko buruzagia 2023ko urriaren 7ko erasoak gertatu zirenean. Hura iaz hil zuen Israelgo Armadak.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.