Mohamed Sinwar Gazako Hamaseko burua hilik agertu da, Israelgo armadak Gazan egindako bonbardaketa batean. Hamasek oraindik ez du baieztatu Sinwarren heriotza.
Benjamin Netanyahuk agerraldia egin du Israelgo Parlamentuan eta adierazi du Mohamed Sinwar Hamaseko Gazako burua hil dutela, Gazan egindako bonbardaketa batean. Hamasek, momentuz, ez du bere buruzagiaren heriotza baieztatu.
2024ko urrian hartu zuen buruzagitza Sinwarrek, anaiaren ondoren. Yahya Sinwar izan zen Hamaseko buruzagia 2023ko urriaren 7ko erasoak gertatu zirenean. Hura iaz hil zuen Israelgo Armadak.