Hamabi lagun ikertzen ari dira, Castejonen CAF-Trenasaren kontra egindako protesta bat dela-eta

  • Asteartean deklaratu beharko dute Tuteran, ikertu gisa. Palestinan eraikitzen ari den tranbia-sarearen bidez, CAF "entitate sionistaren kolonizazioan parte hartzen" ari dela ohartarazi dute.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko maiatzaren 21ean - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Palestinarekin Elkartasuna plataformak jakinarazi duenez, ikerketapean daude hamabi pertsona, CAF enpresaren aurka egindako protesta-ekintza baten ondorioz. Joan den urtarrilaren 25ean izan zen mobilizazioa, Castejongo (Nafarroa) CAF-Trenasa lantegian: Israelgo Estatu sionistarekin kolaboratzeagatik seinalatu zuten enpresa, Euskal Herriko beste hainbat lantokitan egin zen moduan.

Ikertuak izaten ari diren pertsonek asteartean deklaratu beharko dute Tuteran (Nafarroa), 10:00etatik aurrera. Itxura denez, ikertu gisa deklaratu beharko dute oraingoz, kalteak eragiteari lotutako delitu posible bat leporatuta. 10:00etarako, hortaz, Tuterako auzitegi aurrean elkarretaratzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.

Deklaratu beharko duten lagunek azaldu dutenez, CAF tranbia-sare bat eraikitzen ari da Palestinan sionistek okupatutako lurretan, eta sare horrek lotu egingo ditu Jerusalem eta Zisjordaniako kolonia sionistak, "kolonoen mugikortasuna erraztuz". Eraikitze-prozesu horretan, tranbia-sarea igaroko den lurretatik indarrez kanporatzen ari dira palestinarrak.

Hortaz, enpresa hori ere "entitate sionistaren kolonizazioan parte hartzen" ari dela salatu dute, eta "Israelen existentzia halako kolaborazioek ahalbidetzen dutela": "Mendebaldeko enpresen eta instituzioen babesa izango ez balu, ezingo luke aurrera jarraitu. Beraz, herri palestinarrari egin ahal diogun ekarpenik handienetariko bat horrelako enpresak salatzea da". Palestinarekin Elkartasuna plataformak joan den larunbatean Iruñean (Nafarroa) egindako manifestazioan, hain zuzen ere, "sionismoaren eta bere kolaboratzaileen kontrako borroka biderkatzera" deitu zuen.

Urteko lehen hiruhilekoan %16 igo dira CAFen irabaziak: aurreko hiruhilekoan baino 23 milioi euro gehiago irabazi ditu enpresak.

 


Herri mugimendua kanalean gehiago
2026ko martxoaren 24
4. eta 5. egunak | KRONIKA
Euskaldunok, desobedientziara kondenatuta?

2026ko martxoaren 22
3. eguna | KRONIKA
Eskutik eskura herria eginez

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.