Gutxienez sei hildako eta zortzi zauritu utzi ditu Quebeceko meskita baten kontrako erasoak

  • Azken hilabeteetan mezu xenofoboak idatzi dituzte meskitan. Justin Trudeau Kanadako lehen ministroaren ustez, musulmanen kontrako eraso terrorista izan da Quebecekoa.  


2017ko urtarrilaren 30ean - 12:17
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urtarrilaren 29ko gauean egin dute erasoa. Meskita Quebeceko Sainte-Foy izeneko auzoan dago, eta erasoaren momentuan, 40 pertsona inguru zeuden eraikinaren barruan. Hainbat komunikabidek adierazi dutenez, horietatik sei hil dira gutxienez, eta zortzi zauritu daude.

Justin Trudeauek musulmanen kontrako eraso terrorista izan dela idatzi du bere twiterreko kontuan. Izan ere, mezu xenofoboak agertu izan dira meskitan azken hilabetetan. 2016ko ekainean, esaterako, Ramadanaren hilabetea zela, txerri baten burua utzi zuten meskitaren atean, “on egin” zioen mezu batekin batera.

Hainbat lekukok azaldu dute hiru pertsona sartu direla tiroka meskitan. Poliziak ustezko bi erasotzaile atxilotu ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2025eko abenduaren 17
Venezuelaz

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!