Gutxienez hamahiru pertsona hil ditu gizon nazi batek Errusiako eskola batean

  • Horietatik zazpi haurrak ziren. Hiltzailea bi pistolarekin sartu da Izhevsk herriko eskola batean, eta sarraskiaren ostean bere burua hil du.


2022ko irailaren 26an - 17:14
Tiroketaren osteko irudia Izhevsk herrian. / Argazkia: Associated Press.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astelehen goizean egin du sarraskia gizon nazi armatu batek, kamisetan svastika zeramanak, Errusia erdialdeko Izhevsk herriko eskolan. Bi pistolarekin sartu da bertara eta tirokatzen hasi da; gutxienez hamahiru pertsona hil dituela jakinarazi dute agintariek, horien artean zazpi haur, bi irakasle eta bi segurtasun zaindari, Eldiario.es atariak zehaztu duenez.

Sarraskiaren ostean bere buruaz beste egin du hiltzaileak. Oraindik ez dute identifikatu nor zen, ezta erasoaren arrazoia zein izan den ere, baina nazismoarekin lotu dute gizona. Izhevsk-eko eskola horretan ikasten dute 1 eta 11 urte arteko mila bat haurrek.

Azken hilabeteetan hainbat tiroketa egin dituzte Errusian. Eldiario.es-ek gogorarazi duenez, 2021ean nerabe batek zazpi adin txikiko eta bi adin nagusiko hil zituen Kazan-eko tiroketa batean. Pasa den apirilean, berriz, gizon armatu batek bi haur eta irakasle bat hil zituen Ulyanovsk-eko herri bateko haur eskolan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errusia
2025eko irailaren 17
Errusia

Eguneraketa berriak daude