Zortzi lagun hil dituzte tiroz Hanburgon, Jehovaren Lekukoen egoitza batean

  • Gertaera ostegunean gaueko 21:00etan jazo zen. Ustez, pertsona batek tiroketa hasi zuen egoitza barruan zeuden pertsonen aurka. Oraindik ikertzen jarraitzen badute ere, Polizia-iturriek diote erasotzailea hildakoen artean dagoela. 


2023ko martxoaren 10ean - 11:10
Azken eguneraketa: 13:07
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gutxienez zortzi lagun hil dituzte eta hainbat zauritu izan dira ostegunean Hanburgon, Alemania iparraldean. Gertaera 21:00etan jaso zen, Jehovaren Lekukoen egoitza batean. Ustez, pertsona batek tiroketa hasi zuen leku barruan zeuden pertsonen aurka. Poliziak tiro batzuk entzun zituzten eta azkar iritsi ziren arren, ordurako isilduta zegoen.

Gauerdian, Poliziak sare sozialen bidez jendeari eskatu zion ez zabaltzeko “autoreei edo gertakariari buruzko eztabaidak”, eta jakinarazi zuen ez zegoela tiroketaren arrazoiari buruzko “informazio segururik”, EFEren arabera. Gertaera jaso den lekuan, Poliziak hamazazpi zauritu aurkitu dituela esan du EFEk

Poliziak ikertzen jarraitzen du, baina goizean baieztatu du ustezko erasotzailearen gorpua aurkitu dutela. Nahiz eta hasiera batean, autoreek ihes egin zezaketela jakinarazi zen. Izan ere, Poliziak egoitzaren inguruko kale guztiak itxi ditu eta herritarrei euren etxetik ez irteteko eskatu die. 

Alemaniako Taz hedabide independentean nabarmendu dute Jehovahko lekukoen komunitatea "guztiz shockean" dagoela gertatutakoarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2025eko abenduaren 17
Venezuelaz

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!