Zenbait arrazoi direla medio, azkeneko urteetan etxetik oso kilometro gutxira ari naiz mugitzen. Egoeraz baliatuz, zenbait gertaera eta aldaketen behaketari ekin diot. Besteak beste, inguruan azken hamarkadan euskararen erabileran eman diren aldaketetan erreparatu dut.
Itxuraz, Gipuzkoan ipar ekialdeko eskualdeetan ez dago baldintza txarrik euskararen ezagutzan eta erabileran aurrerapenak izateko: euskararen ofizialtasuna, aldeko jarrera soziala, hiztun kopuru handia, behar komunikatiboa, eskola eta euskaltegien sare zabala, D eredu ongi errotua, diru-laguntzak... Izan ere duela 10 urte euskararen “loraldi bat” antzeman genuen. Hamar urteren buruan, eta azkeneko bietan bereziki, aldiz, kontrako norabideko jarrerak sumatzen dira. Adibidez, oso zaila da nerabezaroan murgilduta dauden kuadrillak euskaraz entzutea. Antolatutako ekimen edota heldu euskaldun hiztun aktibo batekin mintzatzen ez badira, gazte hauek gaztelera baino ez dute erabiltzen ohiko komunikazioan eta euskararen erabilera urria bezain “itxurazkoa” da.
"Duela 10 urte euskararen 'loraldi bat' antzeman genuen. Hamar urteren buruan, eta azkeneko bietan bereziki, aldiz, kontrako norabideko jarrerak sumatzen dira"
Duela 10 urte euskarak bultzada handia izan zuen. Aldagai batzuk aipatzearren lau hauek mahaigaineratuko ditut: egoera politiko baikor eta positiboa, euskalgintzak “euskaraz Bizi Nahi dut” lelopean egin zuen paradigma aldaketa, “baby boom” garaian jaiotako guraso euskaltzaleen seme-alaba andanaren jaiotza eta titulazioaren beharra. Aspaldiko partez, ume gehiago jaio ziren urte horietan, D ereduko gela berriak zabaldu behar izan ziren eta heldu askok euskaltegien atean jo zuten.
10 urte pasa direlarik, berriz, faktore horiek aldatu direlakoan nago. Eraldaketa politikorik ez da suertatu, eta indar politiko euskaltzale-soberanisten gaitasuna neutralizatu dute; “Euskaraz Bizi nahi dut” elastikoa jantzita hiztun aktibo bilakatu ziren askok amore eman dute; jaiotze tasa apaldu da; titulazioaren beharra , azkenean, ez da horren handia izan.
Bereziki goibeltzen nau guraso euskaltzaleen seme-alabak gazteleraz eta frantsesez gizarteratzen ari direla ikusteak. Aspaldiko “ariketa matematiko” hark (7 euskaldun + erdaldun 1= 8 erdaldun) bere horretan jarraitzen du. Aski da lagun bakar bat erdalduna izatea, edo euskaraz deseroso aritzea, talde osoan erdara nagusitzeko. Bistan da, egun lagun hori kuadrilla guztietan dago, familia guztietan dago. Izan ere, ezinezkoa da hori ez gertatzea, gure herria askoz askotarikoagoa eta konplexuagoa baita duela 10 urte baino. Noski, erantzuna ezin da hiztun-komunitatea ixtea, erabat ezinezkoa izateaz gain, heriotza ekarriko liokeelako euskarari.
Azkenekoetan arretaz jarraitu ditut hiru soziolinguistaren ekarpenak: Kike Amunarriz, Patxi Sáenz eta Pello Jauregirena, hain zuzen ere. Kikeren mezu baikorra, alaia, maitekorra; Patxiren ohar zorrotzak eta sakonak; eta Pelloren proposamen eraikitzaileak eta berriak.
Baikortasuna behar dugu, jarrera atsegina, autoestimua. Kikek dioen moduan, jakitea euskara ez dela horren txikia, “Champions league” ari garela gaztelera, frantsesa eta ingelesa aurre egiteko gai. Euskara jakiteak eta erabiltzeak “plus” bat ematen digu, Jon Maia bertsolariak ederki adierazten duen bezala: “begirada berezia” ematen digu. Begirada argia, sakona, luzea, mundu aldakor eta hauskor honetan hankak sendo finkatzeko eta nahi dugunean, nahi dugun norabidean, mugitzeko.
Zorroztasuna ere behar dugu. Euskara ez baita oraindik ofiziala Euskal Herri osoan, hizkuntza gutxitua da, larriki zauritua, gure eskubideak ez dira bermatzen. Estatuen Konstituzioek eta Euskal Erakundeek elebiduntasun desorekatua bereganatu dutelarik, erdaldun elebakarra izateko “eskubidea” bermatzen dute. Euskarari bizkarra eman diotenek badakite, eta horregatik, ez dute ikasten, badakite-eta boterea dutela gure hizkuntz-hautua oztopatzeko.
Proposamen eraikitzaileak ere ezinbestekoak dira eta arlo honetan biziki interesgarria izan da aho bizi/ belarri prest kontzeptuak garatzea.
"Garai bateko lan ildoak, estrategiak eta erreferenteak dagoeneko existitzen ez den Euskal Herri bati zuzenduta daude"
Mundua erabat aldatu da, gehiago aldatuko da. Euskal Herria zeharo aldatu da eta gehiago aldatuko da. Aurreko artikulu batean aipatu nuen moduan, ziurki, orain Euskal Herrian historia osoan lehenengo aldiz “aspalditik etorritakoen” ondorengoak “etorri berriak eta etorri berrien ondorengoak” baino gutxiago dira. Honegatik eta beste hamika arrazoirengatik, garai bateko lan ildoak, estrategiak eta erreferenteak dagoeneko existitzen ez den Euskal Herri bati zuzenduta daude. Globalizazioaren etapa labainkor horretarako egokitutako joerak, xedeak eta estrategiak behar ditugu mendearen bukaerarekin batera euskararen amaiera etor ez dadin.
Euskara berriro Euskal Herriaren ohiko hizkuntza izan dadin lanean ari garenok erronka berriak ditugu. Ez da aski euskara “kultur-baliabide” gisa poltsikoan gordeta dagoen zerbait izatea, egunerokotasunean “normala” izan behar du, esparru guztietan. Ezin dugu ontzat eman bi erdaren “normalizazioa”. Ezin dugu ontzat eman elebiduntasun desorekatua. Ahobiziok jarraitu behar dugu gure eleaniztasunetik, egoera, une, gune euskal elebakarrak sortzen. Landu behar dugu gune, eremu, ekintza horiek erdaldunentzat erakargarriak izan daitezen eta jakin-mina zein beharra sortzen. Soilik 300.000 bat omen gara euskaldun hiztun aktiboak. Litekeena da portzentualki inoiz egon den tasarik baxuena izatea, baina, bide batez paradoxikoki, 300.000 horien baldintza, ezagutza eta prestakuntzagatik euskara ez da egon inoiz egun bezain sendo.
Gune euskaldun elebakarrak sortzen jarraitu behar dugun lez, egoera komunikatibo elebidunak ere landu behar dira, baina Aho Bizi/ Belarri Prest ikuspegiari eutsiz, elebiduntasun desorekatu ekiditen, egoera komunikatibo berriak sortuz. 1+7=8 gehiketa (kenketa) behin betiko ezabatu behar dugu eta hautu garbia egin, erakunde guztietatik, gutxieneko ezagutza lehenbailehen bermatzeko eta eskatzeko, euskararen bizitza eta garapena Belarri Presten esku ere baitago.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]