"Guri ere Estatuak esan zigun gatazka armatua bukatuz gero hitz egingo genuela".

  • Gilles Simeoni Kortsikako presidenteak joan den astean Baionako Régions et Peuples Solidaires (RPS) kongresuan hartu zuen parte. Gara egunkariko Maite Ubiria kazetariak egindako elkarrizketan, Korsikak bizi duen egoeraren xehetasunak azaldu ditu.


2018ko abuztuaren 30an - 11:23
Gilles Simeoni Kortsikako presidentea

Simeonik dioenez, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ez du elkarrizketarako borondaterik. “Ez du onartzen Korsikaren dimentsio politikorik”.

2017ko hauteskundeak irabaztean, Simeoniren alderdi autonomistak alternatiba berria aurkeztu zuen gizarte aurrerakoi, burujabe eta baketsua garatzeko. “Herriak aukera berri bat eman digu: Hamar urtetan autonomia estatutua lortu behar dugu”.

Korsika fase berri baten hasieran dagoela dio Simeonik. FLNC taldeak armak utzita dituelako eta 2015 zein 2017 urteetako hauteskundeak irabazi dituztelako. “50 urteko gatazka atzean utzi eta egoera gainditzeko prest gaude baina Macronek ate guztiak zarratzen dizkigu”.

Korsikan dituzten zailtasunak Kataluniakoen eta batez ere Euskal Herriko oztopoen antzekoak direla azaldu du. “Guri ere Estatuak esan zigun gatazka armatua amaituz gero hitz egingo genuela”. “Preso politikoak lerro gorria dira, autonomia lerro gorria da, hizkuntzaren koofizialtasuna lerro gorria da… laburbilduz, Kortsika lerro gorria da”.

Adierazi duenez, aurrean harresi bat dagoenean eta indar nahikorik ez dagoenean, harresi hori desegiteko, eguneroko lana ahalik eta hobekien egin behar da. “Pixkanaka egin behar da lana, baina nortasunari uko egin gabe”. “Frantziako Konstituzioak Korsika herri gisa onartzen ez badu, gakoa Konstituzioa aldatzea da”.

Gaineratu du, Frantziaren baimenarekin edo baimenik gabe baina berak argi zuela Aquarius ontziari lehorreratzen utziko ziola. “Krisi horren harira, batzorde bat sortu dugu errefuxiatuak hartzeko”. Lehen Mundu Gerran ere, Korsikak 2.000 judu hartu zituen. “Etorkizuna eraikitzeko, iraganetik ikasi behar da”.

Irakurri elkarrizketa osoa Naiz.eus-en

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korsika
Korsikaren autonomia estatutua: uztaila aitzin bozkatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa

Otsaila bukaeran abiatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa dakarren proposamenaren idazketa. Agendaren berri ukan bezain laster berretsi du bere baldintza Korsikako Asanbleak: "Irlako hautetsi eta eragile guztiak beharko dira idazketa fasean inplikarazi".


FLNCk bere gain hartu ditu bigarren etxebizitzen aurkako 27 eraso

Mediterraneoko uharteko bigarren etxebizitzen kontrako ekintzak bere gain hartu ditu Korsikako Nazio Askapenerako Fronteak (FLNC). Igandetik astelehenerako gauean gertatu dira eta aurretiaz ere bestelako eraso batzuk aldarrikatu zituen abuztu hasieran.


Macronek autonomia eskaini dio Korsikari, Frantziako Errepublikaren barruan

Frantziako Konstituzioan Korsikaren izaera berezia jasoko luke artikulu batek. Presidenteak hezkuntzan korsikera bultzatzeko asmoa iragarri du, baina ez hizkuntza ofizial bihurtzeko.


Korsikak autonomia legegilea eskatu dio Parisi, inoizko babesik zabalena lorturik

Autonomisten eta independentisten arteko deliberazio komuna lortu dute, eztabaida, gatazka eta negoziaketa luzeen ondotik. 63 hautetsietatik 46k alde bozkatu dute, oposizioko Un Soffiu Novu-k aurka bozkatu du eta Corsica Libera talde independentistako bat abstenitu da, Josepha... [+]


Korsikako Asanbleak uztailaren 4an adostu beharko luke Frantziari proposatuko dion autogobernu heina

Korsikaren burujabetzari buruzko saio berezia eginen du uztailaren 4an irlako asanbleak. Bitartean, eskatu beharrekoari buruzko adostasun batera heldu nahian dabiltza alderdi abertzale ezberdinak.


Eguneraketa berriak daude