“Gure sexualitatea libre bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu”

  • Mugimendu feministak deituta elkarretaratzea egin dute Gasteizko Andre Zuriaren plazan, 17 urteko emakume batek salatutako talde bortxaketa arbuiatzeko.


2020ko irailaren 8an - 07:39
Argazkia: Z. Oleaga. Argazkia: Z. Oleaga.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Irailaren 7 arratsaldean elkartu da jendea plazan, "erasorik ez erantzunik gabe" pankartaren inguruan. Asteburuan jakin denez, Gasteizko Adingabeen Fiskaltza abuztu hasieratik ari da ikertzen emakumeak salatutako bortxaketa, zeinak dion zazpi mutilek sexu erasoa egin ziotela.

Andre Zuriaren elkarretaratzean, mugimendu feministako Priyanca de Agirre Garcia de Salazarrek adierazpen hauek egin dizkio ARGIAri: "Gure eskubidea aldarrikatu nahi dugu espazio publikoan libre eta erasotuak izan gabe ibiltzeko. Gure sexualitatea libre bizitzeko eskubidea ere aldarrikatzen dugu, gure hitza zalantzan jarri gabe".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

2025eko azaroaren 26
Musu-truk

Eguneraketa berriak daude