Mugimendu feministak deituta elkarretaratzea egin dute Gasteizko Andre Zuriaren plazan, 17 urteko emakume batek salatutako talde bortxaketa arbuiatzeko.
Irailaren 7 arratsaldean elkartu da jendea plazan, "erasorik ez erantzunik gabe" pankartaren inguruan. Asteburuan jakin denez, Gasteizko Adingabeen Fiskaltza abuztu hasieratik ari da ikertzen emakumeak salatutako bortxaketa, zeinak dion zazpi mutilek sexu erasoa egin ziotela.
Andre Zuriaren elkarretaratzean, mugimendu feministako Priyanca de Agirre Garcia de Salazarrek adierazpen hauek egin dizkio ARGIAri: "Gure eskubidea aldarrikatu nahi dugu espazio publikoan libre eta erasotuak izan gabe ibiltzeko. Gure sexualitatea libre bizitzeko eskubidea ere aldarrikatzen dugu, gure hitza zalantzan jarri gabe".
Kontzentrazio jendetsua Gasteizen mugimendu feministak deituta, 17 urteko neska batek zazpi pertsonak bortxatu dutela salatu eta gero.
Mugimendu feministako kide Priyanka de Agirre Garcia de Salazarren adierazpenak Argia-ri: pic.twitter.com/aIPPgrdqXy
— Zigor Oleaga (@zoleaga1) September 7, 2020