Gure Esku Dagok “askatasuna erabakitzea da” mezua zabalduko du nazioartera irailaren 29ko ekitaldi artistiko-politikoan

  • Gernikan izango da ekitaldia, irailaren 29an, alegia, Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren urteurrena baino bi egun lehenago. Bi helburu ditu ekitaldiak, batetik, Euskal Herriko eta Kataluniako eragile politiko eta sozialak eta herritarrak Gernikan batzea, eta bestetik, erabakitzeko eskubidearen aldarria nazioartera zabaltzea.


2018ko irailaren 18an - 15:39
Gure Esku Dagok irailaren 29ko ekitaldia aurkeztu berri du. Argazkia: Gure Esku Dago.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gure Esku Dagok jakinarazi duenez, datozen asteotan obra kolektibo bat sortzen hasiko dira Gernikan, “demokraziaren defentsan eta Kataluniari, preso politikoei, exiliatuei eta errepresaliatuei eta haien senideei elkartasunez”.

Obraren prozesua eta irailaren 29ko ekitaldi artistiko-politikoa Gure Esku Dago, Gernikako Udala eta herriko hainbat eragile sozialen artean antolatu dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!