Gernikan izango da ekitaldia, irailaren 29an, alegia, Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren urteurrena baino bi egun lehenago. Bi helburu ditu ekitaldiak, batetik, Euskal Herriko eta Kataluniako eragile politiko eta sozialak eta herritarrak Gernikan batzea, eta bestetik, erabakitzeko eskubidearen aldarria nazioartera zabaltzea.
Gure Esku Dagok jakinarazi duenez, datozen asteotan obra kolektibo bat sortzen hasiko dira Gernikan, “demokraziaren defentsan eta Kataluniari, preso politikoei, exiliatuei eta errepresaliatuei eta haien senideei elkartasunez”.
Obraren prozesua eta irailaren 29ko ekitaldi artistiko-politikoa Gure Esku Dago, Gernikako Udala eta herriko hainbat eragile sozialen artean antolatu dituzte.