Greziaren erreskatean “akats nabarmenak” egin zituela onartu du Nazioarteko Diru Funtsak

  • Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) onartu du Grezia erreskatatzeko lehenbiziko plana egin zenean “akats nabarmenak” egin zirela eta murrizketa-politiken eragin kaltegarriak gutxietsi zituela.


2013ko ekainaren 6an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Istiluak eta ezinegon soziala asko hazi dira Grezian erreskatearen ondoren.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Ez zen lortu merkatuen konfiantza berrezartzea” dio NDFk 2010eko erreskatea berrikusteko prestatu duen dokumentu batean. “Banku sistemak gordailuen %30 galdu zuen eta aurreikusitakoa baino askoz atzeraldi sakonagoari aurre egin behar izan zion”.

Funtsak egindako kalkuluen arabera Greziako ekonomia %5,5 hertu behar zen erreskateari lotutako politiken ondorioz. Oso motz geratu ziren: %17raino txikiagotu zen ekonomia.

Aurreikuspen okerrak egin zituzten neurrien ondorioz sortuko zen langabeziaren inguruan ere, %15ekoa izango zela uste baitzuten eta hamar puntu gorago iritsi zen 2012an.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Grezia
Eguneraketa berriak daude