Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

  • Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.

Proposamenaren aldeko jarraitzaile bat, Atenasko manifestazio batean. Argazkia: AP

2024ko otsailaren 16an - 11:02
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Greziako parlamentuak sexu bereko pertsonen arteko ezkontza eta adopzioa legeztatu ditu. Urtarrilaren 15ean bozkatu zuten, eta 176 bozka jaso zituzten alde, 76 kontra eta bi abstentzio. Eliza Ortodoxoaren presioa jasan du parlamentuak. Hala ere, sexu bereko pertsonen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da, eta Europako 21. herrialdea.

2015. urtetik sexu bereko bikoteen arteko elkarketa zibila onartu zuten arren, pertsona sexu genero disidenteek ez zituzten heterosexualen eskubide berak. Esate baterako, elkarketa zibilak soilik guraso biologikoari ematen zion seme-alaben gaineko babes juridikoa. Lege berriari esker, haurraren legezko tutore izanen dira biak.

Horregatik, Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak esan du legeak familia askok bizi dituzten inkongruentzia legalak saihestuko dituela. Beste onura batzuk ere ekarriko ditu; esate baterako, “lasaitasun handiagoa” eta haurren zaintza galtzeko beldurra “gutxitzea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGTB mugimendua
2025eko ekainaren 18
Meloi saltzailea
Harro

2024ko ekainaren 19
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista
"Erreparazio zein mendeku ariketa bat da nire eleberria"

Eguneraketa berriak daude