Grezia: Troikarekin negoziazio berria abian, errefuxiatuen aferaren erdian

  • Europako Batzordeak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europako Banku Zentralak osatzen duten Troikako ordezkariak Atenasera iristear dira Greziarekin negoziatzen hasteko.


2016ko otsailaren 1ean - 11:33
Euclides Tsakalotos Greziako Finantza ministroa eskuinean. Troikak nahi duen pentsio-erreforma gatazka-iturri da Atenasekin (argazkia: Greek Reporter).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Egun gutxitako elkarrizketak izango direla aurreratu du Greekreporter.com atariak, Alexis Tsipras buru duen gobernuaren proposamenak aztertu eta negoziazioekin jarraitzeko beste data bat jartzeko.

Mahai gainean dauden gai garrantzitsuenetako bat: herrialdeko pentsioen erreforma. Troika eskari gehigarriak egiten ari da lege aldaketa horretan eta Syrizaren gobernuak oposizio gogorrari egin behar dio aurre bere herrialdean bertan. “Edozein murrizketa gehigarri egiteko eskariek egoera guztiz lehergarria eragin dezakete”, azaldu du aipatutako webgunean C. J. Polychroniou kronistak.

Tsiprasen inguruko iturrien arabera, gobernuak oraindik badauzka gurutzatzeko prest ez dagoen “marra gorriak”.

Errefuxiatuen krisia ere eztabaidagai

Troikak exigitzen dituen erreforma ekonomikoak ordea, bigarren plano batean geratu direla dirudi azken hilabeteetan Europar Batasuneko buruzagien agendan errefuxiatuen krisiak hartu duen protagonismoarekin.

Kritika ugari iritsi dira Tsiprasen bulegora errefuxiatuen afera kudeatzeko moduarengatik. Urtarrilaren 25ean, Atenasek erantzun zuen Ioannis Mouzalas Immigrazio ministroaren bidez: “Greziari errua botatzeko joko zikina” aipatu zuen, Europako gobernuek errefuxiatuak Turkian kokatzen huts egin dutela salatuz, baita estatu aberatsenek bidea ixten dietela  eurenera iritsi nahi duten pertsonei ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023ko azaroaren 16
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Eguneraketa berriak daude