“Greban gaude baina azken 20 egunetan ez digute telefonoz deitu ere egin”

  • Asteartean amaitu zen Arrasateko Udalak CLECE enpresa kontratuaren indarraldia. Halere, "langileoi eta zerbitzuko erabileei ez digu inork ofizialki komunikatu ea CLECEk jarraitzen duen edo ez".

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abuztuaren 3an - 10:42
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Etxez Etxeko Zerbitzuko langileek 6 aste daramatzate greban, eta gaur jakitera eman dute, udaletxeko bileratik (uztailaren 11tik) ez dela kontaktu gehiagorik izan.

"Gu negoziazioa eskatzen ari gara, baina ordutik gurekin ez dute bilerarik egin, ez digute telefonoz deitu ere", salatu dute gaur Herriko plazan.

Asteartean amaitu zen Udalak CLECE enpresari esleitutako kontratuaren epea, eta "langileok jakin genuen Udalak CLECEri kontratua berritu ziola alkateak Goienari egindako adierazpen batzuen bidez".

Zentzu horretan, "langileoi eta zerbitzuaren erabiltzaileei ez digute ezer komunikatu", eta gaineratu dutenez, "Udala eta alkatea gai honetaz utzikeriaz jokatzen ari dira".

Langileek orain arteko bi aldarrikapen nagusiei eusten diete: "Baja hartu behar izatean %100 kobratzea, ez dugu %75a onartzen. Hortaz gain, exijitzen dugu alor pribatuko soldatak alor publikoko soldatekin parekatzea".

Asteazkeneko elkarretaratzea orain arteko azkena izan da, eta "abuztuaren amaieran mobilizazioei berrekingo diegu, indar berrituta".

Albiste hau Mondraberrik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025eko azaroaren 5
Gorka Perez de Mendiola. Lorezaina sei hilabetez greban
"Grebaren amaiera bidearen hasiera besterik ez da"

Eguneraketa berriak daude