Greba hasi dute Baionako ospitaleko anestesistek

  • Astelehenean greban sartu ziren Baionako ospitaleko 34 erizain anestesista, Frantziako Estatuko greba deialdiari erantzunez. "Aitortza ekonomiko eta arautua" aldarrikatzen dute, besteak beste.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko azaroaren 12an - 09:23
Azken eguneraketa: 10:24
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Frantziako CGT sindikatuak grebara deitu zuen azaroaren 8rako, anestesista lanbidearen "lege aitortza, arau bidezkoa eta ekonomikoa" aldarrikatzeko. Baionako (Lapurdi) ospitalean, 34 langile dira greban ordutik, eta haien lanuzteak ebakuntzen erdiaren ezeztatzea eragin du dagoeneko.

IPA (Praktika Aitzinatuko Erizainak) izeneko talde berri bat sortuko da laster, osasungintzako hainbat langile batuko dituena. Dena dela, nahiz eta anestesistek berrikasketa maila duten berez (Baxoa eta, ondotik, beste bost urteko ikasketak), ez zaie onartu talde horren parte izatea.

Bestalde, pandemia garaian jasan duten lan-karga handia eta estatusaren zein soldataren debaluazioa salatzen dituzte. Frantziako Osasun Ministerioak, bere aldetik, anestesistak "exekutatzaile sinpleak" direla ihardetsi du. Grebalariek ihardokitze hori salatu dute, haien eskaerak zilegi direla azpimarratuz, "pazienteen funtsezko funtzioak" segurtatzen dituztelako, "ebakuntzaren aitzin, bitartean eta ondotik".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025eko azaroaren 5
Gorka Perez de Mendiola. Lorezaina sei hilabetez greban
"Grebaren amaiera bidearen hasiera besterik ez da"

Eguneraketa berriak daude