Greba egingo dute Tubacexeko langileek abenduaren 3an, Arabako Batzar Nagusietan hitza hartzeko

  • Batzar Nagusien eta Eusko Legebiltzarraren aurrean egingo dute elkarretaratzea, goizeko hamarretan. 

Mobilizazio ugari egin dituzte Tubacexeko langileek azken hilabeteetan. / Aiaraldea.eus Mobilizazio ugari egin dituzte Tubacexeko langileek azken hilabeteetan. / Aiaraldea.eus

2020ko azaroaren 26an - 09:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Egun osoko lanuztea deitu du Tubacexeko Enpresa Batzordeak datorren asteko ostegunerako, abenduak 3. Greba goizeko seietan hasi eta handik 24 ordura amaituko da. 

Arabako Batzar Nagusietan hartuko dute hitza langileek egun horretan. Gauzak hala, Gasteizera joateko autobusa antolatu dute, elkarretaratzea egingo baitute 10:00etan erakunde horren eta Eusko Legebiltzarraren aurrean. 

Batzordeak langileei jakinarazi die autobusean izena emateko sindikatuetako kideekin harremanetan jarri behar direla, eta elkarretaratzera joateko baimena emango dietela guztiei, hiriburura joaterako orduan arazorik izan ez dezaten. 

Lanuzte eta mobilizazio ugari egin dituzte Tubacexeko langileek udazkenean, enpresak 150 langileren kostua murrizteko hartutako erabakiaren aurka. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude