Gorrotoaren diskurtsoaren hazkundeaz ohartarazi dute Arrazakeriaren Aurkako Egunean

  • Arrazagatiko Bereizkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen asteartean. SOS Arrazakeriak ohartarazi du Europan, AEBetan eta beste herrialde ugaritan “neurriz kanpo” ugaritu direla “gorrotoa bultzatzen duten diskurtsoa erabiltzen duten politikariak”. Hori salatzeko Euskal Herrian hainbat mobilizazio egin dituzte egunotan.


2017ko martxoaren 22an - 11:00
Bilbon egindako manifestazioa. (Arg.: Ecuador Etxea)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Mikel Mazkiaran SOS Arrazakeriaren idazkari orokorrak salatu du diskurtso horien ondorioz biztanleriaren zati esanguratsu batek bazterkeria sufritzen duela bere eguneroko bizitzan.

Intolerantziari aurre egiteko neurri zehatzak eskatu ditu SOS Arrazakeriak ohar baten bidez: Poliziak profil etnikoagatik egiten dituen identifikazioak amaitzea, bereizketaren kontrako lege integrala, biktimak babesteko legea eta gorrotoa bultzatzen duen diskurtsoaren kontrako estatu ituna.

Adierazpen horiekin batera, bazterkeria salatu eta irtenbideak eskatzeko mobilizazio ugari egin dituzte Euskal Herrian. Igandean 800 bat lagunek manifestazioa egin zuten Trintxerpetik Donostiara Arrazakeriaren Kontrako XXI. Martxan. 57 gizarte eragilek baino gehiagok babestu zuten martxa 'Soluzioak: asilo eskubidea eta harrera eraginkorra' lelopean. Aldarrikatu zuten Europako Batasunak badituela tresna materialak eta teknikoak errefuxiatu gehiago eta baldintza hobeetan hartzeko, baina horretarako beste politika bat beharrezkoa dela.

Asteartean Bilbon egin zuten manifestazioa mila bat inguruk Arriaga plazatik Moyua plazaraino. “Arrazismo eta bazterketarik ez, eskubide guztiak denontzat” leloa zeraman pankarta eraman zuten.

Errefuxiatuen aldeko jardunaldiak Gernikan

Gernikan, berriz, errefuxiatuen aldeko Euskal Herriko plataformek Ongi Etorri Gernika 2017 jardunaldiak egingo dituzte apirilaren 29 eta 30ean. Oroimen historikoari —apirilaren 26an da bonbardaketaren urteurrena— eta errefuxiatuen egoerari buruz ariko dira hitzaldi, mahai inguru eta beste hainbat ekitalditan


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!