Gorputzen neurriak ez, feminizidioarenak eman dituzte Miss Peruko hautagaiek

  • "Nire neurriak dira: 2.202 feminizidio kasu azken bederatzi urteetan nire herrialdean" esan du, mikrofono aurrean, pasarelan zeuden 23 emakumeetako batek.


2017ko urriaren 31n - 12:50
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Nire neurriak dira: bost urtez azpiko neskatilei eraso egite dieten %81 euren hurbileko pertsonak dira", gehitu du bigarren emakumeak. Bata bestearen atzetik, Miss Peru 2018 lehiaketako parte-hartzaileek emakumeen kontrako indarkeriari buruzko datuak eman dituzte.

Antolatzaileek ere bat egin dute ekimenarekin. Hala, bainujantzi-desfilean, atzealdeko pantailetan feminizidioari lotutako titularrak irakurri ahal izan dira, Peruko egunkarietan plazaratuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!