Giza Eskubideen Europako Auzitegira emango du Gomazko Balak Stop elkarteak duela 12 urte Espainiako poliziaren pilotakada batekin begia galdu zuen Carlos Guilloten auzia. Gertaera 2001eko uztailaren 17an gertatu zen Kasa de la Muntaya gune autogestionatua hustu zuenean poliziak, Bartzelonako Gracia auzoan.
Guillot eta abokatuen arabera, hasiera batean polizia nazional batek onartu zuen gaztea zauritu zuela, baina epaiketan dena ukatu zuen. Kasua artxibatu zuten Espainiako estamentu judizial guztietan. Eta ez dute poliziarik zigortu. Honela kasua Estrasburgora iritsiko da eta estatu espainiarrari Europako giza eskubideen hitzarmena ez errespetatzea akusatzen zaio.
Abokatuek esan dutenez akusazioa ez da tiroaren egilea aurkitzeko, Espainiako justiziaren “geldotasuna eta ezintasuna” salatzeko baizik. Guilloten abokatuek gogor kritikatu dute kasu hau epaitzeko igaro den denbora, eta onartu dute Estrasburgon egin duten salaketak kutsu politikoa duela, Europara eramango baitu Kataluniako gomazko piloten eztabaida. Abokatuek gogorarazi dute, NBE, Europako batzordea eta Europako parlamentua maiz azaldu direla gomazko piloten aurka. Europako justizia epaitegiak gauza berbera egitea lortu nahi dute.
Guillotek estatuan justiziarik ez dagoela salatu du eta zigorgabetasuna judiziala handia dela. Esan du ordea, gauzak pixkanaka aldatzen ari direla gizarte zibilaren iniziatiben poderioz.
Prentsaurreko berean Ester Quintanaren kasua eman zuen abokatuak, Laia Serrak gaineratu du Generalitateko Barne sailak sinesgarritasun guztia galdua duela gomazko piloten auzietan. Exijitu dio Barne Sailari zorroztasun gehiago arazo honen aurrean.
Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioaren aurka oldartzean Ertzaintzak gomazko pilotak erabili zituela salatu zuten zenbait eragilek eta pertsonek sare sozialetan, argazkiz lagunduta. Salaketak ez zuen oihartzun handirik izan, baina egia balitz gertaera esanguratsu baten aurrean... [+]
Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]
16 urteko gazte billabonatar batek zauri larriak izan ditu begiaren inguruan, Ertzaintzak Tolosan igande gauean kargatu ostean. Tolosaldeko Atariak informatu duenez, pilotakada bat eman zioten.
2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]