Lanera joateko ohetik altxatu eta irratia piztutakoan, esatariak iragar lezakeen balizko albiste batekin egin izan dut jolas, askotan: “Eta, etxetik ezin atera gaitezkeela iragarriko balute orain? Astebeterako adibidez?”. Etxean gozo, pijama jantzita, sarea, janaria eta irakurgaia aski badudala, a zer plazera! Jadanik gure Lehengo Bizitza deitu dezakegun horretan, gure bizimodu eroaren erritmo frenetikoari sekula geldialdirik ematen ez geniola-eta, kanpotik baizik etor ez lekigukeen etenaldi batekin egin behar amets, pentsa.
Albiste irreal bezain gertaezina iruditu izan zait beti, noski, eta horrexegatik nau, beharbada, tentatu eta iradoki. Bada, gauzak nola diren, entzun dut azkenean albistea –kontuz ibili beharra baitago bizitzari eskatzen diogunarekin, badakizue– eta, zer nahi duzue esatea, ez da izaten ari nik irudikatu bezala. Egunero dudalako zientzia fikziozko filma baten barruan esnatu izanaren sentsazioa, egunetik egunera irrealitate izaera nabarmenagoa duen errealitate batera. Eta zeharka, nire buruari galdera, benetan ari ote garen hau bizitzen, Oraingo Bizitza hau ere, benetakoa ote den.
Nire itxialdia gozoki daramat, aski etxezulo naizelako, nire buruaren nahikoa adiskide, eta bakardaderako entrenamendu apartak diren idazketa eta irakurketaren zalea. Baina hori ez da arazoa, ezin dudalako ahantzi dimentsio pertsonala gainditu egiten duela krisi honek, mundu kolapso baten aurrean gaudelako, aurreikusi ere ezin ditugun ondorioak izango dituena gure Hurrengo Bizitzan. Ziurgabetasuna sentitzen dut, ahulenak diren horiengatiko kezka, dena pasatakoan etorriko denaren zalantza eta, zergatik ez aitortu, beldurra.
Krisi guziek bezala, dena den, honek ere badu bere alderdi positiboa, eta horretan zerbait azpimarratzekotan, gure bizimoduaren oinarrian ezarri ditugun baloreak auzitan jartzeko ahalmena aipatuko nuke, bizitzaren gaineko gizakion ustezko kontrola kolokan jartzekoa, eta ongi egoteko benetan garrantzitsua denari buruz gogoeta eragitekoa. Hasteko, gure hauskortasuna agerian utzi du, eta hilkortasuna ezkutatzen eta ukatzen hain tematuta bizi den gizateria honentzat, harrokeria eta handi-uste sentimendua kolokan jartzeko aukera ezin hobea iruditzen zait. Hilkortasunak zaurgarri bilakatzen baikaitu, eta zaurgarri garela jakiteak, xume eta umil.
Gero, erritmo eta ekintza gehiegizkoaren mendekotasuna duen jendartea garela ikusteko eskaintzen digun aukera dago. Errendimendua ez jaistea, produktibo izaten segitzea, denborarik ez galtzea, horixe ematen du krisiaren bizipen honetan garrantzitsuena. Eta otoi, ez igorri gehiago, konfinamenduan ikus eta irakur daitezkeen film eta liburuen zerrendarik, ez diseinatu etxetik atera gabe egin daitezkeen aktibitateen zerrenda amaigaberik. Utz gaitzazue aspertzen, bai. Eta denbora hartzen, sentitzeko, pentsatzeko, egonean egoteko. Zer esanik ez, gure haur eta gaztetxoak. Irakasle adeitsuok, utz ditzagun gure tipiak lasai, balia dezatela aukera kozinatzen pixka bat ikasteko, etxeko elkarbizitza antolatzeko eta gozatzeko.
Eta euskaldun gisa dagokigunean, bada betikoa. Argi geratu dela gure herria bitan zatitzen duen muga behin ere ez dela desagertu, botere autonomiko gisa ulertzen den errealitaterik ez dela existitzen, okupazioak indarrean segitzen duela, eta asimilazio prozesuan jauzi kualitatiboa aurrera egiteko baliatuko dutela bi estatu menderatzaileek aukera: kolonobirus bilakatuko dute koronabirusa. Kasu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]