Errepublikarren eta demokraten arteko polarizazioa eta krispazioa areagotzen ari dela eta hainbatentzat hauteskundeak ez zirela justuak izan ere erakusten du Chicagoko Unibertsitateko Politika Institutuaren azken inkestak.
Gobernuaren aurka jotzeko uneren batean laster herritarrek armak hartzea beharrezkoa izan daitekeela, hori da inkestatuen %28ak uste duena, tartean armen jabe diren %37ak. Errepublikarren artean, %35ak pentsatzen du horrela, eta demokraten artean, bostetik batek.
Gobernua ustela dela ere adierazi du askok. Hain justu, Joe Bidenek irabazitako hauteskundeen zilegitasuna ezbaian jartzen segitzen du herritarren zati batek. Inkesta honen arabera, %56ak hauteskundeak justuak izan zirela dioen arren, errepublikarren artean %33ak baino ez du hala pentsatzen.
Gizarte zatitua
Inkestaren beste ondorio bat da kontserbadoreen eta demokraten arteko zatiketa handitzen ari dela. Errepublikarren %70ak baino gehiagok eta demokraten %70ak baino gehiagok dio beste aldekoak matoiak direla, beren iritzi politikoa inposatu nahi dutenak. Gainera, erdiak uste du beste aldea ez dagoela politikaz ongi informatuta.
Chicagoko Unibertsitatearen inkesta hau maiatzean egin zen, 1.000 boto-emaile estatubatuar galdekatuta, eta akats tartea 3,53 puntukoa da, politikan espezializatuta dagoen The Hill egunkariak jaso duenez.
AEBetako komunikabideetan zabalduari segi, Polizia federala ikertzen ari da Trumpek dokumentu klasifikatuen erabilera okerra egin ote duen. "Jazarpen politikoa" salatu du AEBetako presidente ohiak.
AEBetako historian isolamenduan preso denbora luzeen eduki zuten Albert Woodfox hil da 75 urterekin, COVID-19arekin loturiko konplikazioengatik. Pantera Beltz ohia aske utzi zuten duela sei urte (ARGIAn horrela jaso genuen), 43 urteko espetxealditik bizirik atera ostean. Kalean... [+]
Itxaropen gutxi, euskalduna oporretatik etxeratzerako Ukrainako gerra baretua izateko. Vladimir Putinek Donbass mendean hartu orduko egingo omen du su-etena negoziatzeko eskaintza berria, abuztuan agian. NATOko agintariek –nabarmenki AEB eta Britainia Handikoek– eta... [+]
Presidente bat [Trump] prest badago, gezurren eta engainuen bidez, bere jarraitzaileak gerra zibilera bultzatzeko, horrek dakarren giza kostua kontuan hartu gabe, zer gehiago egin lezake bera berriro [presidente] aukeratzen badute?”, adierazi du Jason Van Tatenhovek... [+]
Brennan Lawson-ek Kaliforniako justiziaren aurrean salatutakoaren arabera, Facebookek erabiltzaileek ezabatutako edukiak ikusteko aukera ematen duen barne-erabilerarako tresna bat dauka. Horren berri izan zuenean bere legezkotasuna zalantzan jarri zuela dio eta horregatik... [+]