Gloucesterreko erraustegia: udala eta Urbaser auzitara eraman dituzte herritarrek, tartean Jeremy Ironsek

  • Gloucesterreko udalak eta Urbaser multinazionalak epaitegian erantzun beharko diete hainbat herritarrek CommunityR4C elkartearen ekimenez auzitara eraman dituztelako, Javelin Park erraustegiaren kontratua osorik erakutsitakoan hasieran agintariek aitortutako 500 milioi libretako kostoak benetan 633 milioi zirela jakin denean.

Herritarren protesta Gloucesterreko Javelin Park erraustegiaren atarian. (Argazkia: Squarespace)

2019ko otsailaren 01an - 10:03

Eguberriotan Ingalaterran plazaratu eta ARGIAk duela aste bete zabaldu zuenez, eskandalua piztu da ekintzaileen bultzadaz lortu denean Gloucesterren eraikitzen ari diren Javeling Park erraustegiaren kontratua jendaurrean erakustea: agintariek eta Urbaser konpainiak orain artean defendatutako 500 milioi libren ordez, paperek erakusten dute 633 milioi libratik (724 milioi eurotik) gora izango direla, aitortutakoa baino %30 gehiago. Herritarrek informazio hori eskuratu zezaten erabakiorra izan zen Sid Saundersek Gloucesterreko udalaren atarian gose greba hamabost egunez egin izana.

Ingurumen aferen jarraipena egiten duen CommunityR4C elkarteak sustatuta, herritar sail batek epaitegietara jo du udalak hondakinen plan osoaren lizitazioa berriz hasi dezala eskatuz. Jeremy Irons aktorea eta beste hainbat jende ezagun biltzen dituen elkarteak gaia erabakitzeko prozesuan zehar defenditu du bazegoela erraustegirik gabe hondakinak hobeto, garbiago eta merkeago kudeatzeko beste alternatibarik, eta orain salatu du Gloucesterreko udalak eta Urbaserrek kontratuaren osotasuna gordeta edukitzeko kanpainan milioi erdi libra xahutu dituztela, epaileek paper guztiak erakustera derrigortu dituzten arte.

“Erabaki oso zaila izan da auzitara jotzea –esan du Patricia Watson hondakinetan aditu eta taldeko zuzendari boluntarioak–. Baina bai [Urbaser] konpainiak eta bai udalak gauzak ezkutuan erabakitzeko jokabideak eragin du proiektu hau izatea Britainia Handiko beste edozein baino garestiagoa ingurumen etekin txikienak lortzeko".

CommunityR4Cko zuzendaritzako beste kide batek, Tom Jarmanek, esan du:  "Kostuen %30eko igoera bat ezkutatzea bai herritarrei eta baita bere auditoria batzorde propioari ere, hori da gauza bat onartu ezin zaiona herri agintari bati".

CommunityR4C elkarteak hasieratik egin dio aurre Gloucesterreko erraustegi proiektuari, Jeremy Ironsek aurkeztuta 2016an zabalduriko bideo honetan ageri denez:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


Eguneraketa berriak daude