Emaztea hil eta bere buruaz beste egin du gizon batek Gasteizen

  • Gasteizko Sansomendi auzoan aurkitu ditu bi gorpuak Ertzaintzak.


2021eko urriaren 12an - 07:44
Azken eguneraketa: 09:47
Gasteizko Sansomendi auzoa. Argazkia: wikipedia.org
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Goizeko 07:20tan aurkitu ditu bi gorpuak Ertzintzak Gasteizko Sansomendi auzoko etxebizitza batean. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi du gertatua, eta hasiera batean bestelako informaziorik eman ez duen arren, polizia iturriak aipatuz El Correo-k argitaratu du gizonak bikotekidea labanaz hil eta ondoren bere buruaz beste egin duela, eta bikotea banaketa prozesuan zegoela. Alea-k ere jakinarazi du gizonak hil duela emakumea, jarraian bere buruaz beste egiteko.

Gasteizko Udalak bozermaileen batzarra deitu du asteazkenerako (hilak 13), gaitzespen oharra onartu eta elkarretaratzea deitzeko.

 


Gizartea kanalean gehiago
2026ko uztailaren 20
Urko Aiartza (Telesforo Monzon eLab)
"Gizarteari transmititu nahi diogu egiten dugun lana"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...