Gizonezko bat atxilotu dute Laudion indarkeria matxista egotzita

  • Larunbatean 15:45 aldera atxilotu du Ertzaintzak gizonezko gaztea, emakumeak salatu ostean. Igandean 12:00etan mobilizaziora deitu du Laudioko Mugimendu Feministak, Alberto Acero plazan.

Apirilean Laudioko eraso matxista salatzeko Mugimendu Feministak egindako ekimenetako bat. Argazkia: Aiaraldea.eus

2020ko maiatzaren 17an - 11:08
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Indarkeria matxista leporatuta gizonezko gazte bat atxilotu du larunbat arratsaldeko lehen orduan Ertzaintzak. Poliziak berak baieztatu egin du atxiloketa, eta erasotuak jarri du salaketa, prentsa bulegoak zehaztu duenez. 

Lekukoek Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi diotenez, 15:30 aldera bertaratu da Polizia etxebizitzara. Bizilagunek iskanbila entzun dute atarian, segurtasun indarrak agertu baino ordu erdi lehenago. Akusatuarekin hitz egin eta gero,  gizonezkoa atxilotuta eraman dute.

Bihar elkarretaratzea

Mugimendu Feministak mobilizazioa deitu du iganderako, erasoa salatu eta emakumeari babesa adierazteko. 12:00etan izango da ekimena Laudioko Alberto Acero plazan. Sare sozialetan zabaldu dute deialdia, eta segurtasun neurriak beteko dituztela ohartarazi dute.

Laudion konfinamenduan jazotako bigarren erasoa izan da, apirilean beste kasu bat egon baitzen. Aiaraldeko Mugimendu Feministak eskualdeko mobilizazioa egin zuen orduan:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!