Gizonezko bat atxilotu dute Donostian, emakume bati eraso egiteagatik

  • Emakumea kaletik zioala, gizonak ukituak egin zizkion. Sexu abusua leporatuta, atxilo eraman dute.


2020ko urtarrilaren 16an - 13:45
Donostiako mugimendu feministak egindako elkarretaratze bat (Argazkia: Irati Salsamendi)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Asteazken eguerdian jazo zen erasoa, Donostiako Egia auzoko Egia kalean. Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, eguerdiko 12:00ak aldera gertatu zen erasoa. Jazarria izan zen emakumea kaletik zioan, eta atzetik hurbildu zitzaion gizona. Parera heldutakoan, ukituak egin zizkion.

Emakumeak aurre egin zion 40 urteko gizonari, eta erasotzaileak alde egin zuen. Ertzaintzari gertatutakoaren berri eman zion emakumeak, eta patruila bat bertaratu zen. Gizona inguruetan atzeman zuten, eta atxilo eraman. Ostegun goizean epailearen esku utzi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!