Gizon batek labanaz egin dio eraso emakume bati Kanbon, eta espetxean sartu dute

  • Irailaren 1ean gertatu zen erasoa, gizonezkoaren etxean. Gaur arratsaldean elkarretaratzea egingo dute Kanbon, 18:30ean.

Abuztuko salaketa bat, Itsasun, Itaiak deituta. (Argazkia: Ipar Euskal Herriko Itaia)

2023ko irailaren 5ean - 10:27
Azken eguneraketa: 12:41
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iragan larunbatean, Kanbon, gizonezko batek labanaz egin zion eraso emakume bati, eta larri zauritu zuen belaunean eta eskuan. Frantziako Poliziak gizonezkoa atxilotu zuen eta atzo pasa zen epailearen aurretik.

Epaileak prokuradorearen eskariarekin bat egin zuen, eta hamar hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu du gizona, Berriak jakitera eman duenez. Horrez gain, behin zigorra betetakoan, ezingo da Frantziako Estatuan egon –Ingalaterrakoa da gizona–. Epaileak hitzeman du "Frantziatik kanporatuko" dutela.

Erasoa salatuko dute gaur arratsaldean Kanbon, 18:30ean, herriko etxearen parean.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.