Bi emakume hil ditu Gasteizen gizon batek

  • Gizon batek bere bikotekide ohia eta horren ama hil ditu Gasteizen. Ondoren, bere buruaz beste egiten saiatu ostean, Ertzaintzak atxilotu eta ospitalera eraman dute zaurituta.


2018ko apirilaren 20an - 12:45
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ostiral goizeko 11:30etan gertatu da erasoa. Erasotzaileak bere bikotekide ohiari eraso egin eta unean bertan hil du. Beste emakumeari, hildakoaren ama, zauri larriak eragin dizkio. Erietxera eraman badute ere, handik gutxira hil egin da.

Erasotzailea etxean gorde da eta Ertzaintza bertaratu denean etxeari su eman eta leihotik salto egin du. Orduan atxilotu dute eta zaurituta eraman dute ospitalera.

Gasteizko Mugimendu Feministak erasoen aurkako mundu martxako protokoloa aktibatu dute eta mobilizazioak antolatuko dituzte datozen orduetan. Hala Bediri helarazi dionez, larunbatean, apirilaren 21ean, manifestazioa egingo dute Gasteizen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!