Gizon bat atxilotu dute Tolosan, osteopatia kontsultategi batean sexu erasoak egitea leporatuta

  • Salatutako bi kasuetan, erasoak biktimak kontsultategian bakarrik zeudenean gertatu ziren. Urtarrilaren 21ean atxilotu eta Tolosako Epaitegiko epailearen aurrean deklaratu ondoren, ustezko erasotzailea kargupean aske geratu da. Tolosaldeko Itaiak elkarretaratzea deitu du astelehen arratsalderako, 19:30ean Triangulo plazan.

     


2024ko urtarrilaren 29an - 10:17
Tolosako epaitegia // Argazkia: Tolosaldeko ataria

Tolosaldeko osteopatia kontsulta batean lan egiten zuen gizonezko bat atxilotu dute, bi emakumek aurkeztutako sexu eraso salaketekin lotuta. Gertakariak jazo ziren unean, bi kasuetan, osteopatak ukituak egin zizkien ustezko erasotzailea eta biktima kontsultategian bakarrik zeudenean. Tolosaldeko ataria-k jaso duenez, gizonak hasieran masaje bat ematen zien bizkarreko, lepoko edo gerrialdeko eremuetan, gerora “inolako baimenik gabe eremu intimoetara iritsiz”. Azken berrien arabera, kargupean aske geratu da atxilotutako osteopata, Tolosako Epaitegiko epailearen aurrean deklaratu ondoren.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, salaketak urtarrilean aurkeztu zituzten bi emakumeek, eta biek berretsi dute beldur zirela gizonak masajeak ematean zuen jarreraz. Erasoetako bat duela urte batzuk gertatu zen; eta bestea, berriz, duela gutxi. Urtarrilaren 21ean atxilotu zuten ustezko erasotzailea, eta bi egun geroago utzi zuten epailearen esku. Atxilotu eta berehala miatu zuten bere bulegoa, ebidentzien bila. Iturri ofizialen arabera, ikerketak zabalik jarraitzen du, uste baitute pertsona gehiago izan daitezkeela kaltetuak. Hori dela eta, Oriako ertzain-etxean salaketa jartzeko gomendatu diete biktimei.

Gertatutakoa salatzeko, elkarretaratzera deitu du Tolosaldeko Itaiak. Astelehen arratsaldean, 19:30ean, bilduko dira Tolosako Triangulo plazan. “Kasu isolatua izatetik urrun, indarkeria matxistaren beste adibide bat besterik ez da gertatutakoa. Horrela, urgentziazkoa dugu egoera hau borrokatuko duen antolakuntzarekin bat egitea”, adierazi dute sare sozialetan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-05-12 | Reyes Ilintxeta
Patricia López Arnaiz. Hamaika bizitza bakar batean
"Amorrua, hira eta mendeku nahia emakume baten motorrak ere izan daitezke"

Nina iragarritako señorizidio baten kronika da –Irantzu Varelaren terminoa erabiliz–. Pantaila handira orain iritsiko den filmak kontatzen du nola 30 urteren ondoren emakume zauritu bat herrira itzultzen den eskopeta batekin, etengabeko hileko moduko batek... [+]


Donibane Lohizuneko hilketa matxista "krimen basatia" izan dela dio prokuradoreak

Gaur egingo diote autopsia gorpuari. Atxilotutako 37 urteko gizona espetxean mantenduko dute epaiketara arte. Prestatutako hilketa matxista izan dela frogatzen bada, biziarteko kartzela zigorra kontenplatzen du Frantziako legediak. Mobilizazioak egingo dituzte egunotan Euskal... [+]


2024-04-26 | Gedar
Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


Eguneraketa berriak daude