Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbatean batzar berezia egingo du Zubietan

  • Larunbaterako, urtarrilak 26 goizeko 10:00etan hasita, batzar berezia dauka deituta Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Zubietan burutuko den bileran hiru urteotan egindako lanen balantzea egiteaz gain zaborren errausketaren aurkako mugimenduak bizi duen egoera aztertuko dute eta 2019ko lan ildoak zehaztuko.

ARGIA @argia
2019ko urtarrilaren 24a
Zubietako erraustegiaren aurkako mobilizazioa 2016ko abenduan Diputazioaren egoitzaren atarian. (Argazkia: Noaua)

EAM Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak biltzar berezirako deia zabaldu die hiru urteotan hilabeteroko batzarretan bezala antolatutako ekintzetan parte hartu duten militanteei, urtarrilaren 26 goizean elkarrekin gogoeta orokor bat egiteko. Hasteko –ARGIAk mugimenduko iturritik jakin duenez– EAMen printzipioak ("Errausketarik ez, ez hemen eta ez inon") eta mugimendu sozialaren autonomia berretsi nahi dituzte.

Ondoren, 2016aren hasieran hainbat talde eta herritako jendeak bildu zituen EAMeko kideek hiru urteotan lortutakoen eta huts egindakoen balantzea egingo dute. Alderdi positiboetan baloratuko dituzte gaikako bilketan eta birtziklapen tasetan Gipuzkoan eman diren aurrerapausoak, errausketaren aurkako argudioak fintzen eta Gipuzkoako herritarren artean zabaltzen egindako lana eta hiru urteotan EAMeko kideek barne jardueran bezala hainbat ekintzarekin lortutako dinamika.

Alderdi negatiboa nabarmena da: "Zubietako erraustegia gelditzea ez da lortu eta obrak amaitzen ari dira". Horrek guztiak eta Zubietako erraustegiaren inguruan eragile eta mugimendu berriak sortu izanak eragin dute EAMeko kideen larunbateko lan bilera berezia, gutxienez hiru lan ildo landuko dituena: gaikako bilketaren Gipuzkoako argazki zehatza, komunikazioa eta mobilizazioak.

2017ko ekainean EAMeko sei kidek gose greba egin zuten Donostian Zubietako erraustegia gelditzeko eskatuz.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Gipuzkoako erraustegia kanaletik interesatuko zaizu...
2019-02-13 | Zero Zabor
Kanaldude telebistak Zubietako erraustegiari buruzko mahai ingurua eskainiko du zuzenean Andoaindik

Ostegunean, 14, izango da mahai-ingurua Andoaingo Urigain kultur etxean. Kanaldudek zuzenean eskainiko du 19:00etatik aurrera, baina saioa aurrez-aurre ikusi eta entzutera datozen herritarrei aurretik Ipar Haizea elkarteak pintxo-potea eskainiko die, 18:30etan.


Bi ertzainen aurkako epaiketa bihar, Gipuzkoa Zutik kanpaldian legez kanpoko atxiloketak egin izana egotzita

Bost urteko espetxe zigorra eta sei urteko inhabilitazioa. Zigor eskaera horiekin iritsiko dira bi ertzain asteazkenean Gipuzkoako Lurralde Auzitegira, 2016ko Gipuzkoa Zutik kanpaldian bi lagun legez kanpo atxilotzea egotzita. ARGIAk bi gazteen abokatuarekin hitz egin du eta epaiketan “bi munduren arteko talka” irudikatzen saiatuko direla adierazi du.


2019-02-11 | ARGIA
Erraustegiaren enpresek iritzi publikoa kontrolatzeko antolatu duten komunikazio plana argitaratu du GuraSOSek

Zubietako erraustegia eraikitzen ari diren enpresek (Urbaser, Meridiam, Altuna y Uria, Moyua, Murias eta LKS-Mondragon) komunikazio talde bati eman diote Gipuzkoak Ingurumen Gunea eufemismoz bataiatutako erraustegi konplexuaren irudi ona gizarteratu eta sortu diren kontrako iritziei gaina hartzeko ardura. GuraSOS elkarteak eskuratu du oposizioko taldeen aurkako diskurtso bat egituratzen ari den kabinetearen agiri konfidentziala eta igandean Lasarte-Orian egindako ekitaldi jendetsuan erakutsi... [+]


2019-02-08 | ARGIA
Erraustegiaren aurkako aldarria Donostiako norian

Gipuzkoa Zutik taldeko kideek Donostiako udaletxearen aurrean jarrita dagoen norian "erraustegia ez" dioen pankarta zabaldu dute. Dani Blancoren argazkia.


2019-02-08 | Usurbilgo Noaua
Otsailaren 23ko manifestazioa girotzeko ekitaldia eta mahai-ingurua iragarri ditu GuraSOSek

Otsailaren 23rako Donostian adostasunaren alde deitu duen manifestaziorako girotze lan betean da GuraSOS. Gogoan izan, hilaren 23an manifestazio handi bat iragarri du Gipuzkoako hiriburuan. 17:00etan Antiguako tuneletik abiatuko da, “Esan baietz adostasunari” aldarripean. “Hondakinen kudeaketa eredua baino askoz gehiago dugu jokoan otsailaren 23an. Gizarte eredua dugu jokoan, demokraziaren kalitatea, duintasuna eta gizarte bezala dugun etorkizuna. Horregatik denok esan... [+]


2019-02-07 | Usurbilgo Noaua
OEITeko medikuen agiri berria: "Erraustegi ondoan bizitzeagatik dioxina-maila altuak odolean"

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea (OEIT), hondakinen errausketak osasunean duen eraginaz diharduten mundu mailako ikerketa ezberdinen datu kezkagarriak plazaratzen dabil astero, sare sozialen bidez. Azken hamabostaldian beste bi ikerketako datuak plazaratu ditu.


2019-01-28 | Usurbilgo Noaua
Adostasunaren alde, mobilizazio handia deitu du GuraSOSek otsailaren 23rako Donostian

Mobilizazio handi bat iragartzeko baliatu du GuraSOSek larunbat eguerdi honetan Donostiako Paseo Berriko Oteizaren eskultura parean deitua zuen agerraldia. Otsailaren 23an manifestazio handi bat iragarri du Gipuzkoako hiriburuan. 17:00etan Antiguako tuneletik abiatuko da, “Esan baietz adostasunari” aldarripean.


2019-01-21 | Usurbilgo Noaua
Minbizi eta sortzetiko malformazio kasuak gorantz erraustegietatik hurbil, OEIT-n azken datuen arabera

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak hondakinen errausketak gure osasunean izan dezakeen eraginari buruz, mundu mailan argitara emandako ikerketen datuak plazaratzen segitzen du sare sozialen bidez. Aste honetakoan, “Porta D, 2009 Systematic review of epidemiological studies on health effects associated with  management of solid waste” ikerketako datuak dakartza. Datu kezkagarriak, beste behin.


2019-01-18 | Zero Zabor
Madrilgo Auztegi Gorenak behin betiko baliogabetu du erraustegiaren kontratua eteteko Bilduko agintarien erabakia

Bildu agintean zela, GHK-k 2013ko azaroan Zubietako erraustegia egiteko kontratua bertan behera uzteko erabakia hartu eta enpresa multzoarekin adostu zuen eman beharreko kalte ordaina. Hiru urte eta erdi beranduago, 2017ko urtarrilean enpresa taldearen eta GHKren arteko tratua bertan behera utzi zuen Donostiako 1. Administrazio Auzietarako Epaitegiak. Auziak epaitegietako bidea osorik eginda, azkenean Madrilgo Auzitegi Gorenak erabaki du ez onartzea EHBilduk horri jarritako helegitea.


2019-01-11 | Usurbilgo Noaua
"Errausketaren osasun arriskua ofizialki onarturikoa baino askoz handiagoa izan daiteke", OEITeko medikuek ohartarazi dutenez

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak (OEIT) astero sare sozialen bidez artikulu ezberdinak argitaratzeari ekin zion urte amaieran. Eta horretan segitzen du osasun eta medikuntza arloko profesionalen ikerketa taldeak, abiatu berri dugun urte honetan ere. Egunotan, “Errausketa eta dioxinak. Konpondu gabeko arazoa” izeneko idatzia argitaratu dute.


Eguneraketa berriak daude