Getxophoto, inoiz baino kalekoagoa

  • Irailaren 3tik 27ra egingo dute Getxophoto irudi-jaialdiaren hamalaugarren edizioa, eta hura ere, bertan behera geratu ez diren gainerako kultur ekimenak legez, egoera berrira egokitu beharko du antolaketaz arduratzen den BegiHandi kultur elkarteak. Hala, orain arteko Getxophotorik "kalekoena, digitalena eta parte-hartze handienekoa" izango dela azaldu dute gaur egindako aurkezpenean. Goiburua, aproposa, Kalera!


2020ko uztailaren 15ean - 12:32
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pandemiak sortutako egoeran jaialdia antolatzea erronka handia izan dela adierazi du Jokin Aspuru zuzendariak. "Erakusketen %95 gune publikoetan egingo dira, aire zabalean, eta batez ere Ereagako hondartzatik Portu Zaharrera bitarteko ardatzean eta Algortako edigunean", azaldu du. Online programazioa ere oparoa izango dela gaineratu dute.

Jon Uriarte komisario berriak iradoki du aurtengo izenburua, Kalera!, "gune publikoak esploratzeko helburuarekin", Getxoko Udalak aurkezpenaren berri emateko bidali duen prentsa-oharrak adierazten duenez. Antolatzaileen esanetan, jaialdi "hibridoagoa" egiteko asmoa dute aurten; hala, askotariko bitartekoakaz egindako lanak erakutsiko dituzte Getxophoton 40 herrialde baino gehiagoko artistek: argazkigintza, bideoa, instalazioak, zinema, alegiazko errealitatea, arte digitala...

Hainbat berrikuntza

Edizio honek berritasunak izango ditu, internet bidezko programazio berezia esate baterako. Horren barruan dago, besteak beste,  ekainean iragarritako Instagramerako aurpegi-iragazkien lehiaketa. Era berean, Pantaila Partekatua ekimena ipini dute abian, konfinamenduan egindako bideo-elkarrizketen irudiak batzeko.

Horrez gain, eta ohi legez, hamaika ekitaldik osatuko dute egitaraua: bisita gidatuak egunez eta gauez, ibilbideak, laborategiak, hausnarketarako topaketak... Erakusketei dagokienez, hainbat gai plazaratzen saiatuko dira: klima-larrialdia, arrazakeria, patriarkatua eta abar. Besteak beste, "Charlotte Schmitzen sexu-langileei buruzko lanak, Felipe Beltránek arrazakeriaren kontra ateratakoak, Hong Kongeko protestetan Thaddé Comarek egindakoak, Michael Wolfek garraioari buruz landutakoak eta Berlingo Mentalgassik hondakinei buruz egindako lanak" nabarmendu dituzte.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argazkilaritza
2024ko urtarrilaren 28
Isabel Azkarateren lana, tabkle
Kliska bakarreko argazkilaria

2023ko urriaren 11
Cristina Chiquín Rodríguez, argazkilari eta kazetari guatemaldarra
“Emakumeen kontrako bortizkeria da uzten ez den arma bakarra”

2023ko abuztuaren 29
Gabrielle Duplantier (argazkilaria):
"Argazkiekin ez nabil errealitatea harrapatzeko bilaketa batean"

2023ko abuztuaren 1
Klima larrialdi globala iruditan
Urtze Aroa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!