Getariko EH Bilduk eta EAJk Espainiako armadaren Elcano ontziaren aurkako adierazpena sinatu dute

Elcanoren monumentua Getarian.

2019ko uztailaren 5ean - 08:41
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Getariko EH Bilduk eta EAJk naziotzat Euskal Herria dutela adierazi dute oharrean, gehiengo subiranista duen herri batean espainiar armadaren gerra-ontzi baten presentzia herritar gehienen artean "arrotza" dela salatu dute. Honen harira, lau gauza argitu nahi izan ditu udal-taldeak, zabaldu duten oharrean hitzez hitz irakur daitekeen bezala:

1. Getariko Udalak Espainiako Itsas Armadaren Juan Sebastian Elcano ontziak eragiten duen balore sinbolikoaren aurkakotasuna adierazten du.

2. Getariko Udalak Euskal Herriaren nazio izaera errebindikatzen du eta estatu subirano independiente bat lortzeko lanean jarraituko duela adierazten du.

3. Getariko Udalarentzat Espainiako Armadaren agerraldi eta erakustaldiak ez datoz bat herriaren ezaugarriekin.

4. Getariko Udalak herritarrei probokazioetan ez erortzeko deia egiten die, izan dezaketen ezinegona modu baketsuan erakutsiz.

Igandean Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak goizeko 9:30etan Getariko moilan ekimena deitua du, eta horren ondoren, 11:00tan, elkarte berak performance bat egingo du Malkorbe hondartzan. Ekitaldiekin amaitzeko, 12:00tan elkarretaratze antimilitarista egingo dute Getariko Plazan.


Elkanoren mundu bira kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.